Kataluniarekin elkartasuna

:: Kategoriak: Berriak, Gaiak, Jendarte mugimenduak :: Etiketak: ,

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxaldek (Nafarroan CGTk ere) bihar, urriaren 3, lan-zentro guztietan elkarretaratzeak egitea proposatzen dizuegu atseden orduan Catalunyako prozesuari eta bere erabakiei babesa emateko eta Espainiar estatuaren jarrera eta jarduera salatzeko.

Goizean 11etan hiriburuetan elkarretaratzeak egingo ditugu udaletxeen aurrean (Iruñean 12etan).

Arratsaldean aldiz manifak deitu ditugu lau hiriburuetan 19:00etan, ondorengo tokietatik abiatuz:

Bilbo (Plaza eliptikotik -Moyua-)
Donostia (Boulevarretik)
Iruña (Gaztelu Plazatik)
Gasteiz (Andra Mari Plazatik)

Animatu, bai zuek baita zuen ingurukoak ere, oinarrizko eskubide demokratikoen defentsan eta espainiar estatuaren bidegabekeriaren aurrean kalera atera eta kalaluniako herritarrei elkartasuna eta babesa adieraztera.

Ongi izan.
_________________

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude