U3. Espainiar estatuko herri eta nazio guztietako sindikatuen adierazpena

:: Kategoriak: Berriak

Bartzelonan, berriro ere, espainiar estatuko herri eta nazio guztietako sindikatuak elkartu gara, katalanek ezarri duten erronkari lagundu eta bat egiteko helburuarekin: etorkizuna erabakitzeko eskubidea defendatzeko, baimenik edota barkamenik eskatu gabe, marko estrategiko propioetan eta momentu honetatik bertatik nazioarteko herri demokraziaren adibide gisa.

Herri baten poza, determinazioa, adimen politikoa eta duintasuna ospatzea baino ez zaigu geratzen, bozkatzeko erabakia hartu baitzuten eta erabaki horrekin muturreraino joan baitira. Ezin da oharkabean pasatzen utzi milioika herritarren nahia adierazteko eta mobilizatzeko erakutsitako gaitasuna. Inposatutako joko-taularen edo askatasunaren artean, herriak azken hau aukeratu du.

Kataluniar herriaren borondatea menderatzeko erregimenaren arrakastarik gabeko estrategia – ehunka zaurituko, 400 bozkaleku itxita eta 700 mila herritarren hitza isilarazi eragin duen polizi eta justizia jazarpena- erabat gaitzesten dugu …. Baina inolaz ere, ezin da ahaztu atzo katalanek irabazitako borroka erabakigarria eta horrekin batera, nazio eta herri guztietako langileok eman ahal izan genuen aurrerapausoa.

Gaurko lurraldetasun eredua agortua dagoela argi geratzeaz gain , behingoz 78ko erregimenari xakea eman zitzaion eta , horrela, gure etorkizunak gobernatzeko erregimen horrek sortaraziko instituzioen zilegitasuna zalantzan jarri da. Gaur, autodeterminazio eskubidea eta erabakitzeko eskubidea benetako esperientzia demokratikorako irtenbidetzat planteatzen dira. Halakoa da gainezkatze demokratikoa ezen kalean antolatutako herria baita herri egikaritze prozeduraren – gure babesa duena- erritmoa markatzen duena.

Adierazpen honen bitartez; prozesua oztopatzeko estatuak dituen baliabideak ugariak direla eta, oraindik ere indar errepresiboak Katalunian daudela kontzientea izanik, urriaren 3ko greba orokorrerako deialdiarekin bat egiten dugu eta, ahalegin horretan herri osoa eta langileria animatzen dugu, zailtasunak zailtasun garaipena, eta besterik ez, lortu dezakeelako.

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude