Informatzen_20170927_Gizarte-Ekimena_34_Negoziazio-Mahaia

Gaur, irailak 27, 34. Hitzarmen Mahaia burutu da. Patronalak negoziazioaren
inguruko proposamen bat aurkeztu du. Lehen balorazio bateratuan, zehaztugabea eta eskasa
da. Orain arte buruturiko mahaiekiko inolako berritasunik ez du aurkezten, aurreko aktek
baieztatzen duten bezala.
Sindikatuok, etenaldia eskatu ondoren, dokumentu horren balorazio zehatz bat
egitearen ezintasuna adierazi dugu, aldez aurretik honen berri izan ez dugulako. Dena den,
Donostian urriaren 23an izango den hurrengo Hitzarmen Mahaian, plataforma bateratu bat
aurkeztea aztertuko dugu.
Gasteizen, 2017ko irailaren 27an.