Hezkuntza Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen hasi da; STEILAS eta ELAren prentsa-oharra

HEZKUNTZA MASTERRIK GABEKO PERTSONAK KONTRATATZEN HASI DA: STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN PRENTSA-OHARRA

Gaur, 2017ko urriak 4, afektatuek jakinarazi digute Hezkuntza Departamentua Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari dela:

-Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean Masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaintzen zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, denborak STEILAS eta ELAri arrazoia eman digu: Hezkuntzak modu axolagabean jokatu zuen baliagarriak eta beharrezkoak ziren irakasleak zerrendetatik kanporatzean.

-Administrazioaren aurrera egite honek halakoa sortu du: batetik, milaka irakasle zerrendetatik kanpo geratu dira lanik gabe, eta, bestetik, ikaslegoa hilabete bat baino gehiago irakaslerik gabe egon da.

-Kontratazioetan gardentasun falta ere salatu nahi dugu: ez ohiko eran egin arren, ez dute irakaslego guztiaren aukera berdintasunik bermatu, guk behin eta berriro eskatu dugun bezala.

-Azkenik, Maria Solanari honakoa eskatzen diogu; egoera negargarri honen sortzailea, Giza Baliabide Zerbitzuko burua Itziar Aragues, bere kargutik kendu dezala eta ondoren kaltetuei barkamenak eskatzeko kemena izan dezala.

STEILAS ELA komunikatua Masterra

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude