Nafarroan Masterraren afera. Departamentuak bere akatsa onartu beharrean era ez gardenean kontratatzeari ekin dio.

HEZKUNTZA MASTERRIK GABEKO PERTSONAK NAHIERAN KONTRATATZEN HASI DA: STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN PRENTSA-OHARRA

Herenegun, 2017ko urriaren 4ean, irakasle kaltetuek jakinarazi ziguten Hezkuntza Departamentua Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari zela:

-Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean Masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaini zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, denborak STEILASi eta ELAri arrazoia eman digu: Hezkuntzak modu axolagabean jokatu zuen baliagarriak eta beharrezkoak ziren irakasleak zerrendetatik kanporatzean.

-Administrazioaren aurrera egite honek halakoa sortu du: batetik, milaka irakasle zerrendetatik kanpo geratu dira lanik gabe, eta, bestetik, ikasle asko hilabete bat baino gehiago irakaslerik gabe egon da.

-Kontratazioetan gardentasun eza ere salatu nahi dugu: ez ohiko eran egin arren, ez dute irakasle guztien aukera berdintasunik bermatu, guk behin eta berriro eskatu dugun bezala. Ikastetxeetako zuzendariei ahalmena eman zaie erabakitzeko zein irakasle kontratatu eta zein ez.

-Azkenik, Maria Solanari honakoa eskatzen diogu; egoera negargarri honen sortzailea, Giza Baliabide Zerbitzuko burua Itziar Aragüés, bere kargutik kendu dezala eta ondoren kaltetuei barkamenak eskatzeko kemena izan dezala.

Kartelak gardentasun eza

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude