Manifestazioa: 155.aren kontra Demokrazia eta Erabakitzeko eskubidea

:: Kategoriak: Berriak, Gaiak, Jendarte mugimenduak :: Etiketak:

MANIFESTAZIO DEIALDIA

Prentsaurreko hau ematen ari garen organizaziook arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren  aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin  dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.

Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.

Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu,
honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da Kasillan. Iruñean deialdia azaroak 5, 12:30ean Udaletxe plazan

Herritarrak, erakunde eta eragile sozialak, sindikatuak eta alderdiak animatu nahiko genituzke  datozen egunetan mobilizazio honekin bat egin dezaten. Datorren egunetan plazaratuko  genuke borondate hori adierazi dutenen zerrenda.

Bilbo, 2017ko urriaren 30a

ELA · LAB · EH-Bildu – Gure Esku Dago – Etxalde · STEILAS · EHNE · CNT · ESK · HIRU

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude