Nafarroa. Lekualdatze-lehiaketa 2017-18

Funtzionariendako lekualdatze-lehiaketa argitaratu da. Parte hartzeko urriaren 31tik azaroaren 21era, biak barne.

Norbere lanpostuaren ezabatze eta lanpostua ibiltari izatera txikitzeko eskaerak urriak 31tik azaroaren 7ra, biak barne.

Hemen prozesu guztiaren web fitxa.

Lekualdatze-lehiaketa 2017-18

Datorren asteazkena, azaroak 8, arratsaldeko 17’30etan gure egoitzan (Joakin Beuntza, 4-6 – Arrotxapea-) hitzaldi informatzibo bat eginen dugu, dituzuen zalantzak argitze aldera.

Hona Hezkuntza Departamentuak pasatu dizkigun lekualdatze-lehiaketako lanpostuen zerrenden (behin-behinekoak) laburpen taulak.

Lekualdatze HH eta LH

Lekualdatze Lanpostu bereziak

Lekualdatze DBH

Irakaskuntza Ertainak

Datu esanguratsuenak:

Haur eta Lehen Hezkuntza GAZTELANIAZ

Haur Hezkuntza: -72

Lehen Hezkuntza: -62

Heziketa Fisikoa: -30

PT: -7

Haur Hezkuntza ingeleseko profilarekin: +122

Lehen Hezkuntza ingeleseko profilarekin: +93

Haur eta Lehen Hezkuntza EUSKARAZ

Haur Hezkuntza:-4

Lehen Hezkuntza: +53

Haur Hezkuntza ingeleseko profilarekin: +1

Lehen Hezkuntza ingeleseko profilarekin: +8

STEILASen datu hauek ikusita egiten dugun irakurketa:

Murrizketek eta PAIk gaztelania hutsezko lanpostu pilo bat kendu dituzte. Jende askoren geroa airean dago eta zaila izanen da langile guztiei behin betiko destinoa aurkitzea. Bitartean PAI eskoletan gero eta jende gehiago biltzen da egoera prekarioan, oraingoz ezinezkoa delako ingeleseko titulua derrigorrez eskatzea oposizio batean; horretarako errege dekretua aldatu beharko litzateke. Haur eta Lehen Hezkuntzako oposizioa deituko balitz (eta oposizioen eta kontratazio zerrenden arteko loturari eutsiko balitzaio), sekulako aldaketak egonen lirateke kontratazio zerrendetan eta honen ondorioz, ikastetxeetan.

Gaztelaniazko Bigarren Hezkuntzan, euskaraz bezala, asko nabaritu da murrizketen eragina, hainbat egiturazko lanpostu desagertu direlako. Era berean, dexente handitu da ingeleseko profila duen lanpostu kopurua.

Hortaz, berriz ere batzuk Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren araberako oposizio “orekatua” eskatzen dutenean, argi eta garbi esan beharko zaie hori ezinezkoa dela, datuek hala erakusten dutelako, eta ez egiteko demagogia gehiago.

Bestalde, PAI eta Bigarren Hezkuntzako eredu elebiduna ez bada aldatzen, Hezkuntza Departamentuak sekulako arazoa izanen du Giza Baliabideetako kudeaketan, gero eta handiagoa gainera, gure sindikatuak maiz salatu duen bezala.

Bidenabar, datu hauek ikusita Haur eta Lehen Hezkuntzako LPEren aurka gaude oso lanpostu gutxi deituko direlako eta aldaketa handiak sortuko dituelako kontratazio zerrendetan. Egoera honetan irakasle kontratatuak egonkortzeko plangintza bat ezarri beharko litzateke ikastetxeetako funtzionamendua eta langileen lan baldintzak hobetzeko.

Azkenik, murrizketak gainetik kentzeko ituna (ratioak, irakastorduak, ordezkapenak, etab.) negoziatuko balitz, ikastetxeetan dauden benetako beharrak eta gure eskariak asetzetik hurbilago izanen ginateke, eta, nola ez, sekulako eragina edukiko luke lanpostuen zerrenda honetan (plantillan).

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude