Gaur, azaroak 3, burutu den mahai sektorialean Nafarroako hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren negoziazioa berriz martxan hasiko dela jakinarazi, eta datorren astean bertan hasierako neurrien egutegiratze bat esku artean izanen dugula adierazi digute.

Bestetik, LEParen inguruan honetaz informatu digute:

– Alde batetik, 2018an Bigarren Hezkuntzako 211 plaza eskeiniko direla, gutxienez, hasiera baten aipatu ziren espezialitateetan. Horretaz gain, Haur Hezkuntzako 23 plaza (12 euskaraz eta 11 gaztelaniaz) eta Lehen Hezkuntzako 50 plaza (27 euskaraz eta 23 gazteleraz) ere eskeiniko dituela berretsi du Departamentuak.

– Bestalde, 1141 plaza geldituko dira hurrengo urteetan eginen diren ez ohizko LEPetan eskaintzeko. Bertan esan digutenez, gerta liteke 2018ko ohizko LEPari plaza horietako batzuk ere gehitzea.

Azkenik, eta zoritxarrez, badirudi ez dela sarbide azterketetan aldaketarik izanen (baztertzaile moduan izanen direla). Eta airean, erabakitzeke geratzen dira bi kontu: LEPa eta zerrenden kudeaketa lotuta joanen diren eta azterketa espezialitateka integratua ala espezialitate eta hizkuntzaren arabera banatuak eginen diren.

STEILASek beste behin ere Haur eta Lehen Hezkuntzako LEPik 2018n ez egitea eta kidego horretan ahalik eta plaza gehien 2019an  (eta datozen ez-ohiko deialdi horietan) eskeintzea defendatu ditu.

Berriz ere, gure oposizio eta zerrenden kudeaketarako proposamena helarazten dizuegu.

1STEILASen proposamena. Zerrenda integratuak eta oposizioak espezialitateka (2)