STEILASek Nafarroan oposizioak espezialitateka egitea
txalotzen du baina probetan ateratako nota eta interinoen
zerrendak bereiztea eskatzen du

STEILASek ongi ikusten du soilik espezialitateka antolatuko den oposizioaren iragarpena, eta ez espezialitateka eta hizkuntzaka, orain arte indarrean zegoen bezala. Hau aldarrikapen historikoa baitzen, eta bakarrik oinarritu da ikuspuntu euskarafobiko batean.

Honek ere ondorioak izanen ditu kontratazio zerrendetan, ez baitira gehiago hizkuntzatan bereizturik egonen. Aurrerapausoa dela iruditzen zaigu, baina ez da aski. Hezkuntza Departamentuak jarraitu behar du garatzen kontratazio zerrenden kudeaketzeko sistema integratua, non kontratatuek lan egin ahalko duten beraien espezialitate eta profil guztien bidez. Horretarako, ezinbestekoa da oposizioak eta kontratazio zerrendak bereiztea eta honek, bide batez, ondorio positiboa edukiko du kontratazio zerrenden egonkartasunean, eta azken batean, ikastetxeetako plantilletan, horrek dakarren hezkuntza kalitatearen hobekuntzarekin.

Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plazak 2018an atera baina oposizioko probak 2019ra atzeratzea txalotzen dugu. Neurri honek egonkortze planaren eta azken bi urtetako birjartze tasaren ondorioz plaza gehiago gehitzea ahalbidetuko du.

STEILAS prentsa-oharra oposizioak