Helena Maleno Giza eskubideen defendatzaileari babes adierazpena

HELENA MALENO GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEARI BABES ADIERAZPENA

STEILASek – Euskal Herriko Hezkuntzako Langileen Sindikatuak – zera adierazi nahi du HELENA MALENOren defentsan, eta oinarri gabe hari egotzi zaion pertsonen trafikoaren akusazioaren aurka:

HELENA MALENO etorkinen eta errefuxiatuen giza eskubideen aldeko ikerlaria eta laguna da, eta lan hori Caminando Fronteras erakundean egiten du 2002tik.

Urteotan tratu humanitarioa eta justiziazkoa defendatu du berak egindako hainbat lanetan SOS Racismo, Intermón Oxfam edo CEAR bezalako erakunde sozialekin elkarlanean.

STEILASek Helena Malenok etorkinen eta errefuxiatuen eskubideen defentsan egindako lan ordainezina eskertzen du, eta harro gaude lan hori berarekin partekatzeaz.

 

Bilbon, 2017ko Abenduaren 1ean

 

STEILASeko Nazio Batzorde Iraunkorra

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude