Prentsaurrekoa. Ebaluazio formatibo baten alde, negozio eta kontrolaren aurka!

Gaurko prentsaurrearen helburua da “Ebaluazioa aztergai” txostenaren aurkezpena.

Ebaluazioa oso gai garrantzitsua da hezkuntza arloan, baina ebaluazio konzeptua esanahi ugari ditu eta, maíz, gai honen inguruan polemikak sortzen dira.

Ebaluazioak jardun pedagogikoaren parte den heinean, batetik funtzio sailkatzailea eta zigortzailea dauka, egiaztatzeko eta tituluak emateko erabiltzen baita; eta bestetik, baliagarria izan daiteke, eta izan behar du gainera,ikaskuntza prozesua gidatzeko. Baina ez dugu ikasleen ebaluazioaz soilik hitz egiten, beste motatako ebaluazioak ere daude: irakasleen ebaluazioa, programa edota proiektuen ebaluazioa edota hezkuntza sistemarena.

Dokumentu honetan gaur egungo ebaluazio sistemaren azterketa kritikoa aurkezten dugu, baina bereziki bi gai hartu ditugu ardatz moduan: ebaluazioak hezkuntza politiken diseinuan duen garrantzia eta kanpo ebaluazioekin lotuta dagoen negozio bolumen handia. Horrez gain, gai honen inguruan proposamen batzuk aurkezten ditugu.

LOMCEren ebaluazioak, etapa bakoitzaren amaieran errebalidak eta ikastetxeen sailkapena egitea proposatzen zituena, zein PISAk hezkuntza sistemen uniformetzea eta merkatu ekonomiaren politika neoliberalen zerbitzura jartzea duten helburua.

Hezkuntza eragileen ( sindikatuak, gurasoak, ikasleak) kritikak eta presioaren esker LOMCEren ebaluazioak galdu du, hein handi batean, ikasleak bereizteko ezaugarriak. Hala ere, nahiz eta eragile batzuk biziki kritikatu, PISA kritikatzeko garaian ez da izan adostasun bera helburu berberak izan arren. Aldiz, gero eta garrantzi gehiago eman zaio. ELGEk diseinatutako proba hauek 15 urtetako ikasleen konpetentziak matematikan irakurmenean eta zientzian neurtzen dituzte. Bere helburua da herrialdeak alderatzea eta sailkatzea. Zalantzan jartzen ditugu bere balioa errealitate eta hezkuntza sistema oso ezberdinak alderatzen baitituzte. Ebaluazio hau testuingurutik at egiten da, ebaluatzen duen hezkuntza komunitatearen ezaugarriak kontuan hartu gabe eta beraiekin ( guraso, ikasleak edota ikastetxeak) adostu gabe.

Bestalde, gure kezka erakutsi nahi dugu hezkuntza negozio bat bihurtzen ari delako maila estratosferikoan. Estatu espainiarrean hezkuntza sistemako zati asko pribatizatu dira: jangelak, garbiketa eta garraioa. Kudeaketa, prestakuntza, aholkularitza eta ebaluazioa ere pribatizatzen ari dira (azken hau merkatuarentzat helburu gutiziatsua izanik). Txostenean Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko adibide argiak erakusten ditugu, baina adibidez Mexiko edo Txilen ere enpresa multinazionalek kudeatutako industria ebaluatzailearen bidez hezkuntza sistemaren beste zati batzuk pribatizatzen ari dira. Unibertsitate mailan, negozioa ikerketen publikazioekin lotuta dago, eta hauek nahitaezkoak dira karrerako irakaskuntzan sartu edo hemen lanpostuz igotzeko, hau ere enpresa multinazionalen kontrolpean egonik.

Gainera, merkatuko balioen eraginpean dauden bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikastetxeetan kalitate programek, hezkuntza sistemaren burokratizazioa ekarri dute.

Hala ere, uste dugu ebaluazio mota guztiak , ikasleena, irakasleena edota sistemarena, beharrezkoak direla , baina egokiak izateko ezaugarri batzuk izan beharko lituzkete:

  • Ikasleen ebaluazioa jarraitua, osotua eta prestakuntzazkoa izan beharko litzateke eta irakasle talde osoak eta ikasle guztiek parte hartu beharko lukete. LOMCE edo Heziberriren ebaluazioek baldintza hauek bete ezean eta irakasleei ebaluatzeko gaitasuna kentzen bazaie STEILASek desobedientziarako deia egiten jarraituko du beste eragile batzuekin elkarlanean.

  • Irakasleen ebaluazioa irakaskuntza jardunari buruzko gogoeta kolektiborako tresna izan beharko litzateke eta prestakuntza jarraituarekin hertsiki lotuta egon beharko luke.

  • Ebaluazio diagnostikoak beharrezkoak dira baina helburuak definitu beharko lirateke adostasunez komunitatearen interesen eta premien arabera; laginezkoak izan beharko litzateke eta ez erroldazkoak; eta ebaluazioen datuak ez lirateke erabili behar ikasleei buruzko informazio osagarri gisa.

Kanpoko ebaluazioak errespetatzen ez baditu baldintza hauek ikusten dira meatsu, zigor edo kontrol bezala. Ondorioz, urruntzen da bere helburutik, laguntzea identifikatzen zeintzuk diren hobetu behar ditugun aldagaiak kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta berdintzailea lortzeko.

Urte honetan, 2018an , PISAren ebaluazioa aurreikusten da. Dei egin nahi dugu ebaluazio honen helburuez hausnarketa egitera eta helburu horiekin bat datozenak kontra egitera. Horregatik, STEILASek informazio kanpaina zabalduko du ikasle, irakasle eta familien artean PISAren benetako helburuak ezagutu arazteko.

Prentsaurrekorako dokumentua PDFan

Ebaluazioaren azterketa

2018-01-16T13:36:44+00:002018 urtarrila 16 |Albisteak, EAE, Nafarroa, Prentsa Oharrak|

Utzi iruzkizun bat