Unitate didaktikoa. Martxoak 8: Emakumeok planto

Kartela

Unitate Didaktikoa: M8 EMAKUEOK PLANTO [PDF]

Unitate Didaktikoa: M8 EMAKUMEOK PLANTO [issu]

Zergatik behar dugu greba feminista bat?
2017an, Argentinako feministek lan produktiboen eta erreproduktiboen greba deitu zuten, mundu – mailan, “Ni una  menos, vivas nos queremos” lelopean; 70etik gora herrialdek  erantzun zuten. Mobilizazio horrek bazuen aurrekaririk:  1975ean, Islandiako emakumeek planto egin zuten, eta, batez  ere, 2016ko urriaren 3an, Poloniako emakumeek greba egin zuten, Abortu Legeari aurka egiteko.
2018an, mugimendu feministak, ohiko greba – ereduari ihes  eginez, beharrezkotzat jo du emakume guzti – guztiok planto  egin dezagula eta munduari, gobernuei eta gizarteari erakuts  diezaiogula ezinbestekoak garela. Ondorioz, greba feminista  deitu du, ordena patriarkal, kapitalista eta ingurumen – suntsitzaileari aurre egiteko, indarkeria matxisten aurka  borrokatzeko, gure gorputzen, sexualitatearen eta bizi – ibilbideen jabe izateko, justizia  sozialaren alde ekiteko eta bestelako mundu bat eraikitzeko, hots, bizitza, ekonomia eta  harremanak bestelako modu batean ulertuko eta antolatuko diren mundu bat eraikitzeko.
Greba hau ez da ohiko greba bat, izan ere, enpleguaren mundutik baztertu ohi diren beste lan  horiek ere bildu behar baititu. 4 ardatz izango ditu: enplegua , kontsumoa, zaintza eta ikasketak.
STEILAS bat dator greba honen helburuekin eta horren bidez aurkezten diren borrokekin,  hortaz, martxoaren 8 honetako nazioarteko deialdiarekin bat egin nahi dugu, eta greba  feministari atxikimendua eman nahi diogu hala, deia egin nahi diegu gure afiliatuei, 4 orduko  lanuztea egin dezaten,deialdian horixe proposatu baita.Horrez gain, ikasle-neskak ikasleen  ardatzetik planteatzen ari diren tokikoasanbladetan parte hartzera animatzen ditugu, neskek  greba egiteko duten eskubidea errespetatuko da, arlo kurrikularra ez da aurreratuko etaikasle-mutilekin greba honen zergatia lantzea proposatzen dugu.
Momentu ona da emakumeek alor publiko eta pribatuan daukaten menpeko paperari buruz  eta gizonen/mutilen pribilegioei buruz hausnartzeko.
Enplegu – greba
• Emakumeen %64 ari delako lanean, gizonak baino %6 gutxiago, eta, gainera, proportzioan  emakume gehiago ari direlako enplegu partzial eta prekariotan.
• Emakumeek gizonek baino %25 gutxiago irabazten dutelako EAEn, eta %30 gutxiago, berriz,  Nafarroan.
• Lan – ereduaren egitura hierarkikoak menderatuaren tokian jartzen dituelako emakumeak,  eta, hala, haiek erabakiak hartzeko boterea mugatzen duelako. Lan – arloan sexu – segregazioa  gertatzen delako hala maila horizontalean nola bertikalean.
• Emakume askok sexu – jazarpena pairatzen dutelako lan – eremuan.
Zaintza – greba
• Gehienbat emakumeek egiten dituzten eta bizitzari eusteko premiazkoak diren zaintza – lanek ez daukate lako aitortzarik eta ez direlako ikusten.
• Emakumeek eta gizonek erantzunkide izan behar dutelako zaintza – lanetan, eta premia hori  ikusarazi behar dugulako, eta esparru publikora ekarri.
• Zerbitzu publikoek herritarren zaintza bermatu behar dutelako.
Ikasleen greba
• Genero – rol estereotipatuak deuseztatu behar direlako, ez baitute uzten pertsona  askatasunean garatzen.
Emakumeon jakintza hala pertsonal nola kolektiboa ez delako curriculumaren parte inongo ikasketa-eremutan.
•Ikasleen ikasketak modu partzialean bideratzen direlako oraindik ere, eta emakumeak zaintzarekin loturiko jardunetara bideratzen.
• Emakume ikasleei arreta eta hartu-eman gutxiago eskaintzen zaielako, eta, horren ondorioz, ezin dutelako modu osoan parte hartu.
• Neskei ez zaielako erasorik gabeko espazio segururik bermatzen.
Kontsumo-greba
• Baliabide naturalak xahutzeari utzi behar diogulako.
• Kontsumo arduratsu eta iraunkorra behar dugulako.
• Kontsumoaren erdigunean emakumeen gorputza objektu bihurtzen da.
.
Hauxe aldarrikatu nahi dugu:
• Zerbitzu publikoak antolatu daitezela halako moduan non bizitza pertsonala, familiarra eta  enplegua bateratu daitezkeen eta bizitza baldintza berdinetan garatuko den.
• Emakumeen rolak eta haien jakintzak aitortu daitezela ezagutza – alor guztietan.
• Zaintza-eta etxeko lanak erantzunkidetasunez egitea
• Emakumeek espazio pribatu eta publiko seguruak eduki ditzatela kalean, lanean, eskoletan  eta abar.
• Emakumeek modu osoan parte har dezatela gizarteko eremu guztietan.
• Indarkeria matxistak deuseztatzeko neurri integralak eta behar adina baliabide egon daitezela.
• Emakumeak eta gizonak baldintza berdinetan aritu daitezela lan-eremuan.
• Baliabideak ez daitezela arduragabe erauzi eta erabili.
• Bidea egin dadila elikadura-subiranotasunerantz.
Gizonek nola har dezakezue parte greba honetan?
• Erraztu emakumeon greba martxoaren 8an guri egin baitzaigu deialdia, eta eman erabateko  protagonismoa emakumeei, hartara, urte osoko ikusezintasuna orekatzeko.
• Hartu familiako zaintzen eta etxeko lanen ardura.
• Hausnartu emakumeok esparru publikoan eta pribatuan jasaten dugun diskriminazioari buruz eta gogoetatu genero-pribilegioei uko egiteko moduez, hartara, gizarte berdinzaleago bat  lortzeko.
• Egun horretan, egon zuen lanpostuetan, eta grebari laguntza eman nahi izatekotan, eman  egun horretako soldata kausa feministari.
• Neskek greba egiteko duten eskubidea errespetatu, arlo kurrikularra ez aurreratu eta ikasle-mutilekin greba honen zergatia landu.
• Ikasleekin arrazoitu indarkeria matxistaren edozein seinale baztertzeko, jarrera matxistak  ezagutu eta identifikatu, emakumeek historikoki jasan duten diskriminazioaren aurka publikoki  agertu, aldarrikapen feministak babestu…
Alexander Ceciliassonen (2014) hitzetan:
“Kontua ez da emakumeek aukera gutxi dituztela, baizik eta gizonok aukera gehiago ditugula.  Hainbesteko aukerak ditugunez, pribilegioak ditugu. Aukera gehiegi lortu ditugu besteenak  lapurtuz”.

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude