Auzitegi Gorenaren Cabieces kasuko sententzia ezagututa, bere poza adierazi nahi du Herri Akusazio honek

:: Kategoriak: Berriak, Gaiak, Jendarte mugimenduak :: Etiketak: ,

Pasa den asteko asteartean, Cabieces–Kutxabank auziko Auzitegi Gorenaren sententzia ezagutu genuen, sententzia horrek, Mikel Cabieces, Rafael Alkorta eta Mario Fernandezek aurkezturiko EAEko Auzitegi Nagusiko sententzio zigortzailearen aurkako kasazio errekurtsoak desestimatzen ditu.

Sententziak, demandanteek aurkezturiko alegazio guztiak desestimatzen ditu, eta Mario Fernandez, Rafael Alkorta eta Mikel Cabieces bidegabeko apropiazioagatik zigortzen dituen Auzitegi Nagusiaren sententzia berrestera dator.

Kasu honetan, eta fiskaltzaren eskaera asumituz, zeinetara Herri Akusazio hau gehitu zen, sententziak, hasierako zigorrari, Mario Fernandezen inhabilitazioa Merkataritza Sozietatako administrazio kontseiluetan eta askatasuna kendua duen sasoian komertzio jardunetan aritzeko ezintasuna gehitzen zaio. Bai eta, kasazio errekurtso honek sorturiko kostuak ordaintzera ere, inpugnaturiko sententziaren gainontzeko guztiak mantenduz.

Sententzia honetan, Auzitegi Gorenak, berriz ere Herri Akusazio honi arrazoia ematen digu. Zigortuek, bidegabeko apropiazioaren delitua egin zuten, horren helburua, Mikel Cabiecesek Entitatearentzat inolako lanik bete gabe, hilean 5.000 euro baino gehiago kobratzea zen.

Herrri akusazio honentzat, harrigarriena da delitu hau burutu zutenentzat, eta beraien defentsentzat, egindakoa normalena eta ohikoena izatea dela da, eta ondorioz, beraien aktibitatea penalki zigortezina izatea da.

Zigorturiko pertsona hauen egiteko moduak, argi uzten digu pribatizazio prozesuetan, eta Kutxabanken pribatizazio prozesuan zehazki, mesede tratuak beharrezkoak zirela, eta bultzada politikoak behar direla horrelakoak aurrera ateratzeko sententzian jasotzen den bezala.

Berriz ere berrezten dugu, iruzur erraldoi baten aurrean gaudela. Iruzur hori posible izateko, delitu hauek beharrezkoak zirela bultzada politikoarekin batera. Iruzur hori urteetan aurreztaileak izan garen eta gure konfidantza Euskal Kutxetan jarri dugunon aurkakoa dela, Kutxa horien izaera publikoa gaur pribatizatua dagoelako, eta gu horren gaineko inongo kontrolik gabe uzten gaituztelako.

Fondo Publikoak beraien interesetarako erabili zituzten pertsona hauen aurkako zigorra, Herri Akusazio bezala aurkeztea erabaki genuen eragile sozial eta sindikaloi eskerrak izan da posible. Gure parte hartze aktibo gabe, frogak eta lekukoak eskatuz, gaurko sententzia zigortzailea ez litzateke posible izango.

Mario Fernandezen adierazpenak entzun ditugu Repsoleko administrazio kotseiluko bokal kargutik bere dimisioa aurkeztu duela esanez, bere borondate propioz egin izan balu bezala esaten du gainera, eta bere kondenaren inhabilitazio aginduarekin zerikusirik izango ez balu bezala. Gure ustez, kostatu zaio dimititzea, eta ez luke izendatze hori sekula ere onartu behar izango.

Herri Akusazio hau oso pozik gaude burutu dugun lan juridikoarekin, egin dugun salaketa politikoarekin, eta orokorrean gure ibilbidearekin. Iruzur hau azaleratzeko beharrezkoak izan gara, eta iruzurra egin duten autore materialak zigortzea lortu dugu. Sententzia hau eskutan dugula, arduradun politikoei interpelatzen diegu, aurpegia eman dezatela, eta beraien ardurak asumitu ditzatela.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude