M8 Emakumeok* Planto. Nola egin greba laborala?

Nola egin greba laborala? // ¿Cómo hacer huelga laboral?

Bat egin nahi duzu greba feministarekin, eta ez dakizu nola?

  • Greba egin ahal duzu honako alor hauetan: zaintza, kontsumoa, irakaskuntza edo lana.
  • Gogoan izan: aurtengo martxoaren 8an, emakumeok* deituta gaude greba egitera eta mobilizazioetan parte hartzera (gizona bazara, bilatu modua gu laguntzeko, baina guri protagonismorik kendu gabe).
  • Grebarekin bat egiteko zenbait aukera dituzu:
    • Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lanuzteetan parte hartzea, 11:00-15:00 eta 18:00-22:00
    • CGTk, CNTk eta Sindikatuen Konfederazioak deitutako 24 orduko greba
  • Legeak aitortutako eta baimendutako oinarrizko eskubideak dira greba eta lanuztea.
  • Idatzizko kontratua eduki ala ez, lan-harreman bat duten guztiek daukate eskubidea greba egiteko eta horren ondorioz zigorrik ez jasotzeko.
  • Ez da beharrezkoa sindikatu batean afiliatuta egotea greba egiteko. Are gehiago: zure enpresan ordezkaritza sindikalik ez badago ere, eskubidea duzu grebara joateko.
  • Ez duzu zertan jakinarazi greba egingo duzula.
  • Greba eginez gero, egun horretan ez duzu Gizarte Segurantzan kotizatuko, eta ez duzu soldata jasoko (hau da, egun hori kendu egingo dizute nominatik). Lanuztea eginez gero, berriz, tarte horri dagokion zatia kenduko dizute.
  • Greba egunean enpresak ezin zaitu ordeztu.
  • Langile autonomoek ez daukate grebarako eskubide formalik, baina horrek ez du esan nahi ezin dutenik greba egin.

Eta zure lantokian? Nola egingo duzue? Baliatu aukera lankideekin iritziak partekatzeko. Antolatu zaitezte, babestu zeuon eskubideak!

Argibide gehiago behar badituzu, galdetu sindikatuei.


 

2018-04-25T12:09:22+00:002018 martxoa 3 |Emakumea, Jendarte mugimenduak|

Utzi iruzkizun bat