Villabonako Ikastolaren aurkako pintadak salatu nahi ditu STEILASek

Villabonako Ikastolaren aurkako pintadak salatu nahi ditu STEILASek
STEILASek Villabonako Ikastolak jasandako erasoa biziki salatu eta gaitsetzi nahi du, eta, bidebide b, bertako hezkuntza komunitateari elkartasuna adierazi nahi dio. Era honetako ekintzek ez dute gure hezkuntza sistemak bizi duen segregazio egoera larria gainditzen laguntzen.
Jaurlaritzarena da gure herri eta ikastetxeetan bizi den tentsioaren ardura, ez baita gai egungo
hezkuntza sistema klasista gainditzeko neurririk hartzen ari. Halaber, dei egiten diogu Ikastolen
Elkarteari, jarrera biktimista agertu ordez, segregazioari aurre egin nahi diogun eragileokin
elkarlanean aritzera eta Ikastolei, beraiei, dagozkien neurriak hartzera gizarte banaketa
ekiditzeko.
STEILASek aukera berdintasuna eta kohesio soziala indartzeko neurriak mahaigaineratzen eta segregazio egoera salatzen jarraitzeko konpromisua berresten du.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude