Gizarte Ekimeneko itunpeko ikastetxeetako lehen greba egunak oso jarraipen zabala izan du: %70 baino handiagoa #GizarteEkimenaBorrokan

Gizarte Ekimeneko itunpeko ikastetxeetako 10.000 inguru langile, EAEko itunpeko sareko %70ª direnak eta 117.905 ikasleri zerbitzua eskeintzen dietenak, zeuden gaurko grebara deituak. Kolektibo desberdinetan oso jarraipen zabala izan du grebak: Administrazio eta zerbitzuetako langileak, Haur Hezkuntzako 1. Zikloko langileak, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak eta irakasleak. Sindikatu deitzaileok bildutako datuen arabera geldialdia %70ekoa baino handiagoa dela esan genezake.

 

Sektoreko azken hitzarmena 2009koa da eta orduz geroztik, inposatutako murrizketei aurre egiteaz gain (aurrena %5eko soldata murrizketak eta estatuko hitzarmenaren inposaketa, ondoren), akordio berri baten alde negoziatzen aritu gara; ia 10 urte luzez. Etengabe negoziaketa luzatzeko patronalaren jarreraren aurrean, akordiorako borondaterik ez edukitzeagatik, irailean sindikatu guztiok gutxiengo aldarrikapenak jasotzen zituen plataforma bateratu bat adostu genuen, baina patronalaren erantzun eskasak ordurako hilik zegoen negoziazio mahaitik altxatzera eraman gintuen, eta mobilizazioen bidea hartzera.

Harrezkero, ia EAEko zentru guztietan langileekin batzarrak egin dira, dozenaka elkarretaratze burutu dira auzo eta herrietan eta joan den martxoaren 1ean Bilboko kaleetan zehar manifestazio bat. Bertan, 2.000 lagunek egungo egoerarekiko atsekabea eta hitzarmen berri bat gauzatzea posible egiteko patronalak mugitu araziko dituen mobilizazio estrategia bateranzko gure apustua argi eta garbi erakutsi genituen. Gaur ikastetxeetan eta kalean ikusi dugunak, beraz, sindikatuok aspalditik esaten ari garena baieztatu du: gai desberdinetan beharrezkoak diren hobekuntzak jasoko dituen akordio berri bat behar dugula.

Sektoreko arazo larrienetako bat, lan kargen hazkundea da, ordu osagarriak berez direnerako (klaseak prestatzeko eta ikaslearen jarraipenerako) ezin erabili izatea edota etxean egiten den lanaren aitortza eza.

Jaiotzeen jeitsiera azkarra dagoeneko lehen ondorioak izaten ari da hezkuntzako aurreneko etapetan gelak galduz, eta ondorioz, kaleratzeak ekarriz. Horren aurrean enpleguaren mantenurako plan bat proposatzen dugu birkokatze poltsa garden eta objektibo bat sortuz, galdutako lanpostuak datozen urteetan emango diren errelebu kontratuetako lanpostuetan birkokatuz era horretara kaleratzeak ekidinez.

Zenbakiak ematen dute eta plana ona da, baina nahi duten bezela diru publikoarekin finantzatutako kaleratzeekin eta kontratazioekin jarraitu nahi duten patronalen asmoekin talka egiten du.

Era berean, urte hauetan zehar sektoreko langileok erosmen ahalmenean %13,6a galdu dugula azpimarratu beharra dugu, pilatuz gero, adibidez, lehen hezkuntzako 3 hirurteko dituen irakasle batek 25.000€ baino gehiago galdu izana. Erosmen ahalmena berreskuratzeko pausuak emateko garaia da. Benetan baldintza prekarioetan lan egiten duten Haur Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten lan baldintzak duintzea ere lehentasunezko gaia da.

Besteak beste, azpikontratatutako langileen errebertsioan, Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanaldietan, DBH 1. Ziklokoen soldaten ekiparazioan eta Lanbide Heziketa arautzean pauso batzuk ematea ere exijitzen dugu.

Bistakoa da orain dela gutxi arte mugitzeko asmorik gabe eroso zeuden patronalak mugiarazteko bidea greba eta mobilizazioak direla. Hortaz, gure aldarrikapenei erantzunik ematen ez dieten bitartean sektorean ordezkaritza dugun sindikatuon aldetik grebak eta mobilizazioak bultzatuz jarraituko dugu.

ARGAZKI BILDUMA: https://photos.google.com/share/AF1QipMvwO3YshPtSMgp15plh4KEWe7Nvs6udsrzGWx8oo_mQjBvdVxLXUwkQQnWNoD9Pw?key=NVVuNFVVOFVEZDdhNWdqZ3RSVW80QXpCMUx0SlFB

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude