Haurreskolak Partzuergoako STEILASBERRI 9: Mahai Negoziatzailea

Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzaile

Eibarren, atzo izandako mahai negoziatzailean gai hauek landu ziren:

  • Pertsonal kudeaketako langileen LEP egutegi proposamena aurkeztu du. 2019Ko urtean 8 teknikariren lanpostu eskaintzeko asmoa adierazi du.

  • 2018ko Hezitzaileen lanpostuen zerrenda (L.Z.)berria egiteko asmoa azaldu du. Lanpostu finko batzuk amortizatuko ditu, azken 2 urteetan desplazatuta izan eta bere haurreskolara itzultzeko aukerarik izan ez duenaren lanpostuak, eta itxi diren haurreskoletako lanpostuak. Enpresak arazo bat duela esan digu; 1036 lanpostu mantentzeko konpromisoa hartu zuen eta 7 lanpostu kolokan ditu ez dakielako non birkolokatu.

  • 2018ko Leku Aldatze Lehiaketa egiteko egutegi zirriborroa aurkeztu du, maiatza-ekaina bitartean prozesua gauzatu nahi duelarik. Plazak eskaintzeko irizpidea hau izango dela adierazi du; LEP arteko asko dauden haurreskoletan plaza erdiak eskaintzea.

  • Borondatezko Eszedentziak (47. artikulua), arazoak sortzen dizkiela adierazi digu, enpresak kontratu apurketa gauzatu eta salaketa ekiditu nahi dituelako, LEP-arteko kontratuen kasuan.

  • Norberaren eginkizunetarako baimenak (44.artikulua), arazoak sortzen dizkio enpresari ez dakielako nola kudeatu,izan ere, iraila eta uztailean ematen diren egoeretan, hainbat hezitzailek eskatzen baitute baimena, eta sindikatuen babesa nahi du egoera hauek “bideratzeko”.

STEILASek eduki hauez gain, mahai gainean ditugun beste eskakizunak berriro aldarrikatu ditu: bideragarritasun planaren behar izana Haurreskoletako etorkizuna bermatzeko, behin-behinekotasun tasa murrizteko, neurri desberdinak matrikulazio igotzeko… gai hauek landu ezean, berriz ere prekarietatea kudeatzen jarraituko dugu.

Hemen duzue, STEILASek atzo mahai negoziatzailean aktan txertatzeko egin zituen eskaerak.

http://steilas.eus/es/2018/03/21/haurreskolak-partzuergoa-mahai-negoziatzailerako-eskaerak/

Oharra: Ordezkoen zerrenda berria apirilaren 10an publikatuko dute www.haurreskolak.eus . Zerrendaren erabilera eta ordezkoen araudia indarrean sartuko dira hurrengo egunetik aurrera (apiralak 11).

2018-03-22 STEILASBERRI 9

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude