• Ekonomia Lankidetza eta  Garapenerako Antolakundea  ELGA) da PISA (Programme for International Student  Assesment) proba egiten  duen erakundea, eta politika  neoliberal basatiak sustatzen  dituen erakundea  da ELGA.
  • Laginketan oinarritutako proba da, hiru urtean behin egiten da, eta 15 urteko ikasleen  “gaitasunak” ebaluatzen ditu, baina soilik irakurketa, matematikak eta zientziak arloetan.
  • Guztiz bat datoz PISAren eta LOMCEren helburuak. PISAn emaitzak hobetzeko tresnatzat  aurkeztu zuten hezkuntza lege hori
  • Fokua soilik hiru gaitasunetan jarrita, bigarren mailan gelditzen dira heziketa oso edo  integral batentzat ezinbestekoak diren garapen artistikoa, hausnarketa kritikoa eta heziketa  emozionala. Eta ez ditu aintzat hartzen, ez bederen hezkuntzaren helburu gisa, tokian tokiko  berezko hizkuntzen eta kulturen transmisioa.
  • Hezkuntza sistemak kontrolpean edukitzeko eta homogeneizatzeko tresna da PISA,  hezkuntza sistemak lan merkatuaren eskaeretara egokitzea du xede, eta hezkuntza  eskubide unibertsaltzat hartzetik urruntzen gaitu.
  • PISAren alderdi ezagunena lurraldeen arteko sailkapenak dira, probaren emaitzetan  oinarritzen dira. Proba horiek, oso bestelakoak diren errealitateak erkatzeaz gain, ez dute  kontuan hartzen testuingurua, eta hezkuntza sistemen ibilbidea ere ez.
  • Emaitzen azterketaren bidez, PISAk lehia bidegabea sustatzen du hezkuntza komunitate  bakoitzak adostutako interes eta beharrizanetatik guztiz urruntzen diren helburu batzuen  inguruan.
  • Herrialde batzuk, esate baterako Finlandia, sailkapen horietan goi-goian egon baita,  ohorezko lekuetatik urrun samar daude gaur egun, Hego Koreak eta Singapurrek hartu dute  haien lekua, eta herrialde horietako hezkuntza sistemetan lehia da ardatz nagusia.
  • Ezinbestekoa da proba honen aurrean intsumisioa planteatzea, probak ez baitu balio  estatistikorik izango aukeratutako ikasleetatik askok egiten ez badute. Egin planto, paso egin PISAri eta borroka ezazu.

[PDF fromatuan: PISA GUK PASO kartela eta PISA GUK PASO Diptikoa]