Prentsa ohar bateratua.

Mobilizazioei esker, Hezkuntza Publikoaren Hobekuntzarako Ituna lortzeko negoziazioa berrabiarazi ondotik, azken txanpan gaudela esan dezakegu, dokumentuan jasotzen diren neurri guztien zehazte eta egutegiratze lanetan.

Prozesu hau bukatzean, sindikatu bakoitzak bere balorazioak eginen eta akordioa sinatu ala ez erabakiko du.

Hala ere, hezkuntza publikoan ari garen sindikatu guztiok osatzen dugun intersindikalak badu beste helburu bat lortzeke: hezkuntza publikoaren finantzazio lege baten aldarrian eragitea. Talde parlamentari guztiek erakutsi zioten beren adostasuna ekimen honi eta, oraindik data zehatzik ez badugu ere, Parlamentuko Hezkuntza Batzordean laister saio bat aurreikusten da.

LAB, STEILAS, AFAPNA,CCOO,ANPE, ELA, APS, CSI-F eta UGT sindikatuok hezkuntza publikoarentzat finantzazioan igotze progresiboaren alde borrokatzen jarraitzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu, haren kalitatea bermatzeko balioko duena eta ez den gora behera politiko zein ekonimokoei lotua egonen.

Iruñan, 2018ko maiatzaren 11n