Nafarroa. Zerrenden kudeaketarako araudi berria, irakasleon ordezkaritzaren ekarpenei muzin eginez inposatuko du Hezkuntza Departamentuak.

Hezkuntza Departamentuak ezin dezake proposamen trakets eta mingarri honekin aurrera jarraitu!

Gaia tratatu zen Mahai Sektorialaren akta ofiziala (Departamentuak jasoa).

Prentsa oharra.

 

INOIZ EGON DEN KONTRATAZIO ARAUDIRIK TXARRENA EZARRI NAHI DU HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK

Gaurko mahai sektorialean berretsi digute datorren ikasturterako lehentasunezko zerrendak berreskuratuko dituztela. Honek oposizioa eta kontratazio zerrenden arteko lotura zuzena suposatzen du, egonkortasunari muzin eginez.

Erabaki hau hartzeko erabili duten aitzakia izan da gaur egun indarrean dagoen kontratazio araudia bertan behera utzi duen epaia. Bai mahai sektorialetan baita beraien zerbitzu juridikoetan ere behin baino gehiagotan adierazi zaigu irtenbide ezberdinak zeudela, besteak beste oposizioa eta kontratazio zerrendak bereiztea (Nafarroan 2007 arte indarrean egon zen bezala). Beraz, erabaki politikoa da lehentasunezko zerrendak berriz ere inposatzea.

Honekin batera espezialitate eta hizkuntzaz bereizitako zerrenda segregatzaileak mantenduko dira, aspaldian batzuek izan dituzten pribilegioei jarraipena emanez.

Hau gutxi balitz, erabakiak hartu dituzte benetako negoziaziorik gabe, ohi den bezala.

Araudi berriaren behin betiko testua oraindik jaso ez dugun arren gure ezetz borobila aurreratu diogu kontseilariari, sindikatuek aldeko edo kontrako bozka ostiralean emango badute ere.

Negoziazio iruzurra eta inposizioa salatzeko, eta beste kudeaketa mota bat aldarrikatzeko STEILAS eta ELA sindikatuok datorren asteazken arratsaldeko 18etan Hezkuntza Departamentuaren aurrean egingo den elkarretaratzera deitzen ditugu irakasleak lelo honekin:

NO A LAS LISTAS PREFERENTES/ZERRENDA INTEGRATUA DA BIDEA”

Prentsa oharra 2018.04.20 STEILAS ELA

Prentsa oharra 2018ko martxoa STEILAS prentsa oharra – Interinoen egonkortasunaren alde, lehentasunezko zerrendarik ez

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude