Atzo, behingoz, enpresarekin mahai negoziatzaile batean bildu ginen. Zerbait negoziatu beharrean, informazio trukaketa besterik ez zuen egin enpresak. STEILASkideok azken hilabeteetako arazoak eta gabeziak mahai-gaineratzeko aprobetxatu genuen aukera. Atzoko bileran lortutako informazioa duzue honakoa.

Alde batetik, Maite LarraƱagak, Haurreskolak Partzuergoko gerenteak, gai ezberdinen inguruan informazio ezberdina helarazi zigun:

  • Ikasturte amaieran, iaz bezala, ordezkapenak betetzeko zailtasunak heldu dira txanda egun asko pilatu direlako. Hori dela eta, enpresak protokolo bat sortu nahi du txanda egunen ordezkapenak hobeto kudeatzeko. STEILAS sindikatuak lan egingo du ordezkapenak betetzeko kudeaketa zailtasunak langileen eskubide urraketa bihurtu ez daitezen.

  • Printzipioz, hilaren 24an (goizez) egingo diren esleipenen egutegi proposamena luzatu zigun. Hilaren 12an bilera izango dugu gaia jorratzeko, behin-betiko haurren matrikulazio datuak jaso ostean. Enpresak iraileko, urriko eta azaroko haurrak kontutan izango ditu, ahal den neurrian, desplazamenduak saihesteko.

  • Azken asteetan ordezkapenekin eman diren arazoak ekiditzeko, uztailean hainbat haurreskola ratioz gain utziko ditu, hauetan suertatu ahal diren ordezkapenak bete behar ez izateko.

  • Maiatzaren lehenengo astean eman behar zizkiguten pertsonal kudeaketako EPE prozesurako araudia, funtzioak eta balizko lanpostuen zerrenda, atzo jaso genituen. Irailerako atzeratu dituzte gai hauen eztabaida eta adostasuna. Langile hauek finkatzeko, irailerako, kontsolidazio EPEa egiteko aukera juridikoak aztertzeko eskaera luzatu genion. Beraien esanetan, kudeaketako langileen EPE honetan horretarako zailtasun handiak aurreikusten dituzte.

Bestalde, Jon Agirrek, Haurreskolak Partzuergoan Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, honakoa esan zigun:

  • Atzo argitaratu zen Aurrekoentuen Legeak aukera ematen du:

– Aldibaterako ezgaitasunak (bajak) Autonomia Erkidego bakoitzak %100ean ordaintzeko.

– 2018an langileen soldatak %1,5ean eguneratzeko.

* Bi gai hauek Eusko Jaurlaritzako Mahai Orokorrak onartu behar ditu Haurreskolak Partzuergoak gero indarrean jarri ahal izateko. Beraz, oraindik zain egon beharko dugu.

Prest Gara ikastaroetan, momentuz, izena eman dezakegu,baina programa informatikoak ez ditu onartzen. Irailean, beste epe bat zabalduko da izena emateko eta, garai horretarako, ahalegin guztiak egingo dira Haurreskolak Partzuergoko langileak ikastaroetan izena eman eta parte hartu ahal izateko (eskaerak eskuz onartzeko prest ere azaldu ziren). Ikusteke dago.

Asko dira, aspaldidanik, landu gabe gelditzen diren gai garrantzitsuak, Haurreskolak Partzuergoko etorkizuna bermatuko dituztenak, hain zuzen ere.

2018-07-05 STEILASBERRI 13