Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UPV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu.

Horregaitik, bihar, uztailaren 10ean, langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzte (12:00etatik 13:00etara) eta kontzentrazioetan (12:15etik 12:45era) parte hartzera dei egiten dizuegu.

Hona hemen tokiak:

Leioa: Mikel Laboa plaza.

Bilbao: Torres Quevedo plaza (I eta II eraikinen artean).

Vitoria-Gasteiz: Campuseko Errektoreordetzaren aurrean.

Donostia-San Sebastian: Carlos Santamaria Liburutegiaren aurrean.

LAB – STEILAS- CCOO – UGT – ELA