Nafarroa. Abuztuko lanpostuen esleipen telematikoa (Irakaskuntza Ertainak).

Abuztuaren 21ean Betetzeko Zailak diren Lanpostuen LET esleipena.

Abuztuaren 23an 13:00etatik abuztuaren 27ko 10:00ak arte izanen da LET esleipen telematikoa, abuztuaren 22an jada ikusgai izanen dira eskainiko diren lanpostuak.

LET ataria

Esleipenei buruzko informazio orria

Adi! PINa edo NAN digital (ziurtagiriarekin) behar duzu parte hartzeko!

STEILASen gida esleipen telematikoetarako (beharrezko esteka guztiekin).

Ekaina bukaerako (aurten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ekainaren azken astean) eta abuztuko (aurten Irakaskuntza Ertainak) esleipen presentzial masiboak kendu dituzte, eta hauen ordez aplikazio telematikoa (LET) erabiltzera pasatuko dira.
Hemen duzue aplikaziora esteka 

Hurrengo ikasturterako behin-betiko zerrendak.

LETaren funtzionamenduari buruz azalpen bideoa.

PINa behar duzuenontzat:

Nafarroan kotizatzen duzun pertsona bazara, hemen klik eginez etxetik eska dezakezu, eta egun batzuen buruan jasoko duzu.

EAEtik edota beste administrazio batetik bazatoz, aldiz, bi aukera dituzu:  Nafarroako Ogasunera joan, presentzialki eskaera hori egitera (era berezian tramiteotarako PIN zenbaki hori tramitatuko baitizute) edo etxetik eskatzeko era ere baduzu; hacienda.tributaria.navarra@navarra.es helbidera NANa eskaneatuta igorri behar da eta idatziz eskatu “Nafar Ogasuneko datu basean altan eman eta erabiltzaile/pasahitza (PINa) etxera bidaltzea eskatzen dut” idatziz eta zure datuak igorriz.

Bi partehartze mota izanen dira;

Nahitaezkoa (horrela deituak direnak eta zerrendetan aurrekaldean direnak): NANaren bidez iragaziz jakin daiteke. Kasu honetan, zein zerrendetan gauden eta eskaintzen zaizkigun lanpostuak, eta partehartzera derrigortuak gauden ala ez eta gure postua agertuko zaizkigu. Oso garrantzitsua da aukera guztiak betetzeko adina lanpostu jartzea, plazaren bat emateko aukera izan eta eskatu ezean, ‘ez prest’ bezala jarriko baigaituzte. Jakin ere, norberak gustuko duen hurrenkeran ordenatu ahalko dituela lanpostuak.

Borondatezkoa (zerrendako izangai guztientzat): kasu honetan gure NANa erabiliz ez zaizkigu nahitaezko partehartzea agertuko, eskaintzen diren lanpostu guztiak aterako zaizkigu. Kasu honetan interesekoa izan dezakezuen lanpostuak betetzea gomendatzen dizuegu, zerrendan atzekaldean egonda ere (gogoratu aurrekoek betetzen ez badute eta jendeak paso eginez gero, beti parte hartu duzuenoi heltzen ahal zaizuela).

Ematen den epearen barruan partehartu behar da, baina ez da presaka eta lehen bait lehen egin behar, beti ere zerrenden hurrenkeraren arabera esleituko baita eta bidaltzen den azken partehartzeak balioko baitu.

Info +

Laguntza eskuorria

Laguntza gidaliburua

Bideoa nola parte hartu

Azalpen bideo promozionala

Arazorik baduzue:

948 013576
soportec@navarra.es

 

2018-08-17T12:44:12+00:002018 abuztua 17 |Ordezkoak Nafarroa, Publikoa Nafarroa|

Utzi iruzkizun bat