Atalen artxiboak: Haurreskola

LAB, ELA eta STEILASek Eusko Jaurlaritzari murrizketa politika alde batera utzi eta Hezkuntza Publikoaren beharrei erantzutea eskatzen die


Hezkuntza Sailburuaren salaketak larriak, arduragabeak eta iraingarriak dira sindikatu, langile, familia eta ikasleentzat eta benetako arazo, eztabaida, aldarrikapenei ez heltzea dute helburu 2009tik 2018ra hezkuntza inbertsio publikoa Barne Produktu Gordinaren %4,3 izatetik %3,5 izatera pasa da, hau da, proportzionalki 596 milioi € galdu ditu. Zenbaki absolutuetan 2018ko aurrekontua 2009ekoa baina 107 milioi € gutxiagokoa da. […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Jaurlaritzak hezkuntza publikoaren beharrei erantzuten ez dien heinean, martxoan beste bi greba egun eta apiriletik aurrera astebeteko greba egingo dugu sektoreka


EAJk, PPek eta PSEek murrizketa politika gogorrak inposatu dituzte zerbitzu publikoetan azken  hamarkadan, baita hezkuntza publikoan ere.  Negoziazio kolektiborako eskubidea ere  nabarmen urratu da. Ondorio zuzenenak  plantillak murriztea, lan-kargak handitzea, hezkuntzako langileon prekarizazioa,  ikastetxeetarako baliabide eskasia, azpiegituren kaskartzea eta zerbitzuen publikoen okertze eta  pribatizazioa izan dira. Inposatu nahi zaigun hezkuntza eredu neoliberalen abiapuntua dira ikastetxe […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Haurreskolak Partzuergoa STEILASBERRI 5: Mahai Negoziatzailea


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

    Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailea Hilaren 4an azken Mahai Negoziatzailea deitu eta bildu ostean, gaur ere berriz bildu gara 3 sindikatuok Haurreskolak Partzuergoko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin Eibarren. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bezala Olatz Garamendi, Administrazio eta Funtzionamendu Zuzendaria, eta aholkularia den Jon Agirre egon dira, hurrenez hurren. Abenduaren 4ko landu gabeko 3 proposamen eskasekin alderatuz […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Abenduak 12 EAEko unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoko Grebaren balorazioa


Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko bosgarren greba egunak ere jarraipen aparta izan du, %75etik gorakoa kolektibo guztietan Pasa den ikasturtean hasi eta ikasturte honetan Irailetik Abendura bitarte deitutako mobilizazioei jarraiki, EAEko irakaskuntza publikoko sektore ezberdinetako milaka langilek babestu dute gaurko greba eguna eta mobilizazioa, murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Haurreskolak Partzuerkogo, Azaroaren 9ko, grebaren balorazioa


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

Azaroaren 9an, Greban, parte hartu zenueten guztiei, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, benetan. Zuen laguntzagatik, gogoagatik, esfortzuagatik eta inplikaziogatik. Atzoko greba eta ekimenekin ez zen ezer bukatu. Dakizuen bezala, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoa osatzen duten gainontzeko sektoreek ere borroka asteak burutuko dituzte hurrengo astetik aurrera: Sukaldari eta Garbitzaileak, Hezkuntza Bereziko Hezitzaileak eta Irakasleak. Mobilizazioa […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Haurreskolak Partzuergoan lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

Pasa den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta bereziki Haurreskoletan jarraipen handiko greba eta mobilizazioak burutu genituen, ikastetxeak, langileak, haurrak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatu eta egoerari buelta emateko ezinbestekotzat jotzen ditugun neurriak plazaratu asmoz. Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak, ordea, oraindik ez diete gure aldarrikapenei erantzunik […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Uriarteri eta Larrañagari Haurreskolak Partzuergoko aldarrikapenak luzatu genizkion


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

2017-10-26 STEILAS ELA IDATZIA Haurreskolak Partzuergoan oinarrizko gaien inguruko negoziazio orain! Haurreskolak Partzuergoko matrikulazioa behera doa, lanpostu kopuru izugarria suntsitu da, behin-behinekotasuna itzela da, lan-kargak etengabe gora doaz, eroste ahalmenean galera geroz eta gehiago metatzen dugu, familientzat matrikulazio kostuak izugarriak dira, eskola pribatuen konpetentzia pairatu behar dugu… Egoera honi irtenbidea emango dion benetako negoziazioa eskatzen […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Iritzi artikulua: HAURRESKOLETATIK ETORKIZUNA ERAIKIZ


Haurreskoletatik etorkizuna eraikiz [pdf] HAURRESKOLETATIK ETORKIZUNA ERAIKIZ Harriduraz irakurri ditugu sare pribatuetako patronalen eta EAJren bozeramale bilakatu den Koldo Tellituren hitzak. STEILAS sindikatua EAJri zuzendu zaio, zuzen zuzenean. EAJren politikek Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna kolokan jarri dute. Horrela, egoera honen zergatiak mahai gainean jarri ditugu gure herrirako hezkuntza publiko integral baten defentsan. Eta jakina denez, eredu publikoak […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

HAURRESKOLAK ETORKIZUN BILA: Iritzi artikulua


[pdf] IRITZI ARTIKULUA: HAURRESKOLAK ETORKIZUN BILA 2003an Eusko Jaurlaritzak eta zenbait udalek Haurreskolak Partzuergoa sortu zutenetik 14ikasturte igaro dira dagoeneko. Urte hauetan haurreskolen kopurua biderkatu egin da (235eraarte), eta baita langile zein hauen zerbitzua erabiltzen duten familia eta haurrena ere. Haurreskolak Partzuergoak denbora honetan eskaini duen zerbitzuak euskal jendarteari zer-nolako onura ekarri dion inork ezin […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter