Apirilak 28: Lan prekarioa = Osasun prekarioa

Apirilak 28 Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna. Apirilaren 28an Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta steilasek ESKrekin batera jendarte katea antolatu dugu Bibon. 11:30tan abiatuta, Konbibentzia enparantzatik (Isozaki dorreak) Segurtasun eta Osasunerako Europar instituturaino joango gara. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

2018-05-08T00:14:00+00:002015 apirila 27 |Albisteak, Iritzi Artikuluak, Lan osasuna|

EHUn lanean ari zen kontrata bateko langilearen heriotza salatzeko komunikatu bateratua

UPV/EHUn lanean ari zen kontrata bateko langilearen heriotza salatu nahi dugu LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek. Istripu laborala Bibliotekako eraikinean izan da gaur goizean. Salaketa honekin unibertsitateko langileek bat egin dezaten bihar maiatzaren 21erako 12etatik 13etara ordu bateko lanustea eta Leioako kanpuseko Mikel Laboa plazan 12etatik 12,30etara egingo den kontzentrazioa deitu dugu sindikatuok.

2014-05-20T15:55:29+00:002014 maiatza 20 |Albisteak, Lan osasuna, Prentsa Oharrak, UPV-EHU|