Atalen artxiboak: hezkuntza

EAEko Heziketa Bereziko langileen %75etik gora bat egin du greba deialdiarekin


Iazko ikasturteko mobilizazio eta hiru greba egunei jarraituz, oso jarraipen zabala izan du Heziketa Bereziko hezitzaileen grebak. Iazko grebek baino oraindik ere jarraipen zabalagoa izan du gaurko deialdiak. Grebara deiturik zeuden 1.000 langile ingurutik %75 baino gehiagok egin du greba. Ehunka pertsonak hartu du parte Lakuan Eusko Jaurlaritza aurrean egin diren mobilizazioetan. Grebarekin bat eginez […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Iritzi artikulua. “Hezkuntza ituna dela ez dela”


Hezkuntza ituna dela ez dela Heziberrik porrot egin du. Heziberrik porrot egin du benetako partida jokatu behar zenean EAJren ezintasuna agerian geratu delako. Hezkuntza Legea aurrera ateratzeko ez legebiltzarrean, ez hezkuntza eragileetan, EAJk ez du nahikoa bidelagun aurkitu. Bide batez, Heziberriren bigarren fasea (LOMCEk inposatu duena ) kontsentsurik gabeko “dekretazo” nabarmena izan zela nabarian geratu […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILASen prentsa-oharra Nafarroako oposizioen inguruan


STEILASek Nafarroan oposizioak espezialitateka egitea txalotzen du baina probetan ateratako nota eta interinoen zerrendak bereiztea eskatzen du STEILASek ongi ikusten du soilik espezialitateka antolatuko den oposizioaren iragarpena, eta ez espezialitateka eta hizkuntzaka, orain arte indarrean zegoen bezala. Hau aldarrikapen historikoa baitzen, eta bakarrik oinarritu da ikuspuntu euskarafobiko batean. Honek ere ondorioak izanen ditu kontratazio zerrendetan, […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Heziketa Bereziko hezitzaileek greba egingo dugu azaroaren 23an


LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok greba eguna deitu dugu azaroaren 23an Heziketa Berezian. Gogoratu, urrian zehar mobilizazio ugari deitu ditugula EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar lurralde ezberdinetako hainbat ikastetxeetan itxialdiak egin ditugu ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak antolatu ditugu Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Aurreko bi […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Haurreskolak Partzuerkogo, Azaroaren 9ko, grebaren balorazioa


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

Azaroaren 9an, Greban, parte hartu zenueten guztiei, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, benetan. Zuen laguntzagatik, gogoagatik, esfortzuagatik eta inplikaziogatik. Atzoko greba eta ekimenekin ez zen ezer bukatu. Dakizuen bezala, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoa osatzen duten gainontzeko sektoreek ere borroka asteak burutuko dituzte hurrengo astetik aurrera: Sukaldari eta Garbitzaileak, Hezkuntza Bereziko Hezitzaileak eta Irakasleak. Mobilizazioa […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. Hezkuntza eraiki, murrizketarik gabeko aurrekontuak! prentsaurrekoa STEILAS, LAB, ELA


Hezkuntza kalitatea bermatzeko itunaren alde. Nafarroako administraziopeko irakaskuntzaren etorkizuna bermatu eta hobetu nahi dugun guztiok garbi dugu legealdia amaitu baino lehen lan eskerga egiteko dagoela. Aldaketa garaian omen gaude eta UPNko Gobernuak ezarritako murrizketak gainditzeko derrigorrezko konpromisoak hartzeko galdegiten diogu egungo Exekutiboari. LAB, Steilas eta ELA sindikatuon aburuz bi dira une honetan landu, adostu eta […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Haurreskolak Partzuergoan lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Haurreskola, hezkuntza

Pasa den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta bereziki Haurreskoletan jarraipen handiko greba eta mobilizazioak burutu genituen, ikastetxeak, langileak, haurrak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatu eta egoerari buelta emateko ezinbestekotzat jotzen ditugun neurriak plazaratu asmoz. Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak, ordea, oraindik ez diete gure aldarrikapenei erantzunik […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Oposizioak Nafarroa 2018. Mahai sektorialeko azken berriak.


Gaur, azaroak 3, burutu den mahai sektorialean Nafarroako hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren negoziazioa berriz martxan hasiko dela jakinarazi, eta datorren astean bertan hasierako neurrien egutegiratze bat esku artean izanen dugula adierazi digute. Bestetik, LEParen inguruan honetaz informatu digute: – Alde batetik, 2018an Bigarren Hezkuntzako 211 plaza eskeiniko direla, gutxienez, hasiera baten aipatu ziren espezialitateetan. Horretaz […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. Lekualdatze-lehiaketa 2017-18


Funtzionariendako lekualdatze-lehiaketa argitaratu da. Parte hartzeko urriaren 31tik azaroaren 21era, biak barne. Norbere lanpostuaren ezabatze eta lanpostua ibiltari izatera txikitzeko eskaerak urriak 31tik azaroaren 7ra, biak barne. Hemen prozesu guztiaren web fitxa. Lekualdatze-lehiaketa 2017-18 Datorren asteazkena, azaroak 8, arratsaldeko 17’30etan gure egoitzan (Joakin Beuntza, 4-6 – Arrotxapea-) hitzaldi informatzibo bat eginen dugu, dituzuen zalantzak argitze […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter