Atalen artxiboak: Publikoa Nafarroa

Zerrenden irekiera Nafarroan astehenean.


Astelehenean Nafarroan hainbat zerrenda irekiko dira. Atxikiturik duzue informazioa. Steilasberri Nafarroa 2. Zerrenda berrien irekiera Steilasberri 2. Zerrenda berrien irekiera jarraipena Oharra: Hurrengo urteetan Nafarroan Hezkuntza publikoan lan egiteko asmoa baduzu, Gobernuarekin tramiteetarako (esleipen telematikoetan parte hartu, kontratuak sinatu, etabar.) PIN zenbaki bat beharko duzu. Honetarako, Nafarroan kotizatzen duzun pertsona bazara, hemen klik eginez etxetik […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. STEILAS eta ELA sindikatuok hezkuntza publikorako aurrekontu duinak exijitzen dizkiogu gobernuari.


Aldaketaren gobernuak bere BPGtik Errumaniak bezain gutxi inbertitzen du hezkuntzan, eta PP-UPNek ezarritako murrizketa basatiak mantentzen ditu. STEILAS eta ELA sindikatuok azken bi hilabeteetan hainbat ekimen burutu ditugu hezkuntza publikoak behar duen inbertsioa aldarrikatzeko. Era berean salatu nahi dugu, diru publikoa hezkuntzaren beharretara bideratu beharrean, beste proiektu batzuetara bideratzea erabaki duela Nafarroako Gobernuak: finantza erakundeek […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILASen prentsa-oharra Nafarroako oposizioen inguruan


STEILASek Nafarroan oposizioak espezialitateka egitea txalotzen du baina probetan ateratako nota eta interinoen zerrendak bereiztea eskatzen du STEILASek ongi ikusten du soilik espezialitateka antolatuko den oposizioaren iragarpena, eta ez espezialitateka eta hizkuntzaka, orain arte indarrean zegoen bezala. Hau aldarrikapen historikoa baitzen, eta bakarrik oinarritu da ikuspuntu euskarafobiko batean. Honek ere ondorioak izanen ditu kontratazio zerrendetan, […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. Hezkuntza eraiki, murrizketarik gabeko aurrekontuak! prentsaurrekoa STEILAS, LAB, ELA


Hezkuntza kalitatea bermatzeko itunaren alde. Nafarroako administraziopeko irakaskuntzaren etorkizuna bermatu eta hobetu nahi dugun guztiok garbi dugu legealdia amaitu baino lehen lan eskerga egiteko dagoela. Aldaketa garaian omen gaude eta UPNko Gobernuak ezarritako murrizketak gainditzeko derrigorrezko konpromisoak hartzeko galdegiten diogu egungo Exekutiboari. LAB, Steilas eta ELA sindikatuon aburuz bi dira une honetan landu, adostu eta […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Oposizioak Nafarroa 2018. Mahai sektorialeko azken berriak.


Gaur, azaroak 3, burutu den mahai sektorialean Nafarroako hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren negoziazioa berriz martxan hasiko dela jakinarazi, eta datorren astean bertan hasierako neurrien egutegiratze bat esku artean izanen dugula adierazi digute. Bestetik, LEParen inguruan honetaz informatu digute: – Alde batetik, 2018an Bigarren Hezkuntzako 211 plaza eskeiniko direla, gutxienez, hasiera baten aipatu ziren espezialitateetan. Horretaz […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Urriaren 20an Nafarroan ALDARRIKAPEN EGUNA. Hezkuntza ituna orain!


Lan baldintzak hobetu, ituna orain! Urriak 20a ALDARRIKAPEN EGUNA ●Egunean zehar kontzentrazioak ikastetxeetan. ●Arratsaldeko 6etan kontzentrazioa Nafarroako Jauregian (Gobernu aurrean, Karlos III.a) Hezkuntza Publikoari aurrekontu haundiagoa bideratuko dion ituna eta behar hauek lehenetsiko dituena: ➠Ordezkapenak lehen egunetik. ➠Gelako ikasle kopurua gutxitu. ➠Irakastorduak gutxitu (prestakuntza eta koordinazio gehiago). ➠Aniztasuna artatzeko baliabide gehiago. PDFan kartelak eta eskuorriak

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Prentsaurrekoa. Nafarroa. ELAk eta STEILASek galdatu diote Hezkuntza Departamentuari negoziazio bat hasteko, murrizketak lehengoratu, lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza publikoa garatuko duena.


Legealdi hau hasi zenetik hona ia bi urte eta erdi igaro dira, eta “aldaketaren gobernuak” deus gutxi aldatu du hezkuntzan. Abiaburu-egoera tamalgarria zen. Ezta ekonomiaren ongialdian ere ez zen apusturik egin irakaskuntza publikoaren alde, eta inbertsioa BPGaren %4tik beherago zegoen finantza-krisiaren faserik gogorrena baino lehenagotik, eta maila hartatik are beherago egin zuen %3,1era iristeraino, Europako […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroan Masterraren afera. Departamentuak bere akatsa onartu beharrean era ez gardenean kontratatzeari ekin dio.


HEZKUNTZA MASTERRIK GABEKO PERTSONAK NAHIERAN KONTRATATZEN HASI DA: STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN PRENTSA-OHARRA Herenegun, 2017ko urriaren 4ean, irakasle kaltetuek jakinarazi ziguten Hezkuntza Departamentua Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari zela: -Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean Masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaini zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Hezkuntza Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen hasi da; STEILAS eta ELAren prentsa-oharra


HEZKUNTZA MASTERRIK GABEKO PERTSONAK KONTRATATZEN HASI DA: STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN PRENTSA-OHARRA Gaur, 2017ko urriak 4, afektatuek jakinarazi digute Hezkuntza Departamentua Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari dela: -Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean Masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaintzen zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, denborak STEILAS […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILAS eta ELAren prentsa-oharra: Masterraren eskaeraren ondorioak Nafarroan


STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN KOMUNIKATUA, APIRILAREN 12KO 1081/2017 EBAZPENAREN ONDORIOEI BURUZKOA. AIPATU EBAZPENA DELA MEDIO, 2.500 IRAKASLE BAINO GEHIAGO KANPORATU ZITUZTEN KONTRATAZIO ZERRENDETATIK. 1081/2017 ebazpenaren bidez, 2.500 pertsona baino gehiago bota zituen Giza Baliabideetako zuzendariak kontratazio zerrendetatik Bigarren Hezkuntzako masterra edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoentzako prestakuntza (ez masterra) ez izateagatik. Neurri honen ondorioak mozorrotzen saiatu […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter