Haurreskolak Partzuergoko Ordezkoen Araudi eta Hezitzaile ordezkoen zerrenda berria

Ordezkoen Araudi eta Hezitzaile ordezkoen zerrenda berria

Bihar, hilaren 10ean, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile ordezkoon behin-betiko zerrenda argitaratuko da, 2017ko baremazio-birbaremazio prozesuaren ondoren.

Etzi, hilaren 11n, zerrenda hori eta Ordezkoen Araudi berria indarrean jarriko dira. Ordezkoen Araudi berria indarrean sartzeko 2 egun besterik ez direnean geratzen, enpresak oraindik ez du dokumentu hau argitaratu, nahiz eta ia hilabete bat igaro den onartu zenetik.

STEILASen ustez, langileen etorkizuna baldintzatzen duen dokumentazioa langile guztien esku utzi beharko luke enpresak, onartu bezain pronto.

Beste behin ere, Haurreskolak Partzuergoak gure esku utzi du berea den lana. Esteka honetan duzue eskuragarri Ordezkoen Araudi berria:

http://steilas.eus/files/2018/04/2018-03-13-Haurreskolak-Partzuergoko-hezitzaileen-ordezkoen-araudia.pdf

Zalantzarik izanez gero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan.

Euskal Herrian, 2018ko apirilaren 9an.

2018-04-09 ORDEZKOEN ZERRENDA BERRIA ETA ARAUDIA

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *