PAI gelditzearen beharra
Denok ezagutzen dugu steilas sindikatuak PAI programaren gainean duen iritzia.
Programa hau ezarri duten ikastetxeak bisitatu eta iritziak jaso ditugu programaren zailtasun
eta gabeziak biltzeko, betiere irakasleei sortu zaizkien kezkak eta eskaerak atzendu gabe. Ez
dugu ikusi informazioa ukatzen duen berri fidagarririk orain arte. Beraz, ados gaude Hezkuntza
Departamentuko buruak, Mendoza jaunak, PAI gelditzeko hartu duen erabakiarekin,
egokitasunari buruzko azterketa egiten den bitartean. Era berean, itxaropentsua da, ezbairik
gabe, gobernua sostengatzen duten lau alderdien arteko akordioan neurri hori garbi jaso izana.
Berria agertu zen momentutik beretik UPN, PPN, PSN eta AFAPNA sindikatuak kritika
zorrotzak egin dituzte, baita hamaika agerpen, komunikatu eta iritzi artikulu ere erabakia
kritikatzeko, eta oraintsu arte ikurra izan den Iribas jaunaren programaren defentsa sutsua
erakutsi dute. Euren iritzia defendatzeko familien ustezko “hautatze eskubidea” argudiatu dute
eta, ikasleen baliabide ekonomikoak edozein direlarik ere, programak bermatutako
“ezinbesteko” ingeles maila nabarmentzen.

[Irakurri +]