[PDF] Osagarriak-EHUko LAB eta steilasen prentsa oharra

CRISTINA URIARTE, DIMISIOA!
UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze
prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko
Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta steilas sindikatuok
jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak
berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri
erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen
organoa eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza esanguratsuena duena, argi berdea
eman zion 2015ko deialdiari. Deialdi murriztua hau, 2011?2014 epealdian egin ez
ziren deialdien atzera eragina barneratzeari uko egin ziolako, Eusko Jaurlaritzaren
presioen aurrean amore emanez.
Hala ere, azken orduan, Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren eskutik eta zirrikitu
legal batez baliatuz, helegitea jarri du Madrilgo Auzitegi Gorenaren aurrean,
epaia bera eta ondorengo jarduera guztiak baliogabetzeko eskatuz, aurtengo
deialdia ere kolokan jarriz. Zalantzarik gabe, beraien legeria propioaren aurkako
helegitea da honako hau. Zein da helburua? Egin ez diren deialdien aurkako
erreklamazio posibleak oztopatzea? Ebaluatu bai, baina ez ordaintzekoa?
Cristina Uriarte, unibertsitate honetako irakasle izanik, jakitun da azken urteetan
deialdirik ez egoteak irakaslerian diskriminazioa egoerak sortu dituela. Badaki ere
gaur egungo ordainsari gehigarrien sistema UPV/EHUko irakasle?ikertzaileen
soldatak duintzeko eskuragarri zegoen bide bakarra izan zela. Badaki 2006ko
Akordio Sindikalean funtsezkoak zirela unibertsaltasuna, urterokotasuna eta
deialdien aurrekontu?estaldura. Eta horrela dago jasota Eusko Jaurlaritzak
prestatu eta onartutako Dekretuan. Hala eta guztiz ere, Cristina Uriartek
dekretuaren esentzia (edukia) berresten duen epaiaren aurka errekurtsoa
jartzeko agindua eman du.
Hezkuntza Sailburua, Cristina Uriarte, UPV/EHUko langileen soldata
murrizketen, unibertsitateak izan dituen finantzaketa arazoen eta, 2011 urteaz
geroztik, osagarrien kostu ekonomikoa aurrekontuan nahikotasunez ez
barneratzearen erantzule da. UPV/EHUko zuzendaritzan eta Gizarte Kontseiluan
presioa eta trikimailuak erabili ditu osagarrien deialdien etetea lortzeko. Eta orain
irakasleak eta ikertzaileak zigortzen dituen maniobra judizial berri honen
erantzulea ere bada, soldata baxuenak dituztenak bereziki kaltetzen dituena,
bigarren hezkuntzako irakasleen soldatetatik ere urrun dabiltzanak.
Horregatik guztiagatik Cristina Uriarte sailburuaren dimisioa eskatzen dugu,
baita Eusko Jaurlaritzari exijitu ere kentzea Epaitegi Gorenean jarritako
helegitea.
SOLDATA DUINAK IRAKASLE ETA IKERTZAILE GUZTIONTZAKO!
DISKRIMINAZIORIK EZ
Leioan 2015ko urriaren 14