Kartela: Mujeres desenredando violencias [pdf]

violenciahika2

Ikasturtea behin hasita FORMAKZIOArekin hasteko bada garaia. Ikasturtea indar berrituta hasten gara eta, aurten STEILASekin batera, zuen interesekoa izan daitezkeen jardunaldiak antolatzea espero dugu. Urte honetan zehar beste errealitate batzuk ezagutzea espero dugu, baita ezagutzen ditugunetan sakontzea ere, langileen borroka indartzeko baliabideak lortzen saiatzeko asmoz. Beti bezala, edozein ekarpen ongietorria izango da.

Azaroaren 25an emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetatuz, eta, gure borroka guztietan femismoa kontzeptu transbersala izanda, oso interesgarria iruditu zaigu Faktoria Lilak antolatutako “Sinbolo Indarkeriari buruzko Lantegia” ra atxikitzea . Hauek Azaroaren 17 eta 18an Hika Ateneon burutuko dira. Taller hauek “Desenredando Violencias” Jardunaldien barnean antolatuta daude. Hauen kartela atxikitzen dizuegu eta partehartzera gonbidatzen zaituztegu.

Lantegi honetan emakumeak historian ikusezin egin direlako gaia aztertuko da, komunikazioaren, sorkuntzaren eta kulturaren arlo guztietan izan baitira ikusezin; bestalde, kultur ekoizpenetan eta medioetan dugun irudi murriztuari begiratuz, rol eta genero estereotipoak ere aztertuko ditugu. Arrakala digitalari buruz hitz egingo dugu ere, emakumeen ikusezintasun berriari buruz, eta gure menpekotasun egoera betikotzen duten erreminta “modernizatuei” buruz. Bestalde, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista landuko dugu, teknologia berriak kudeatzeko erremintak, ahalduntzea oinarri hartuta, eta ziberfeminismoek zabaldu dituzten espazio berriak ere bai.

Zuen interesekoa izango delakoan, besarkada bero bat!!