Lurralde Auzitegiko 3. gelan ahozko bistaren lehenengo saioa egingo da “aurre kuestioak” deritzonak tratatzeko akusazio partikular hau agertu zen epaiketan, Mario Fernadez, kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces abokatua eta Gobernuko ordezkari ohia eta Rafael Alcorta, lan arloko abokatuaren ardurak argitzeko. Gogoratu behar da akusazio honek salatu zituela administrazio desleala eta kutxabankek ordaindutako 243.592 euroko bidegabeko jabetze balkizko delituengatik.

Demandatutako pertsona horien defentsek errugabetasun presuntzio eskubidea eta heuren norberaren irudia eskubidea babestuko dituzte. Gure ustez pertsona guztiek eskubide guztiak bermaturik izan behar dituzte, baina kasu honetan urratu diren eskubide bakarrak euskal jendartearenak izan dia, kontuan izanda nolako mesede tratu eta ate birakariak izan diren operazio honetan. Benetako eskubide urraketa euskal kutxen likidazioa prozesua izan da. Iruzur itzela izan da azkeneko urteetan zehar bere aurrezkiak finantza erakunde hauetan laga dituzten pertsonen kontra

Beste behin, pertsona horiekin salatutako ekintzen arduradun zuzenez gain eremu politikoan erabaki hauek hartu zituztenei dagozkien ardurak ere epaitzea exijitzen dugu

Hemen gaudenok ondoko hauek plazaratzea nahi dugu: euskal kutxak pribatizazio prozedura eta kutxabak bankua sortu eta Caja Sur erosi zenetik gero eman diren irregulartasunak, mesede tratuak eta bezerokeri politikoa.

Euskal kutxen pribatizazio prozedura osoa, banka negozio kudeaketa kutxabanken eskuetan uztea, estatu barruan hedapen politikak eta interes pribatuei akzioen salmenta beharrezko hazkuntza likidoa ari da izaten holako iruzur aktuazioak eta borondate erosketa errotu daitezen.

Hori guztia dela eta kuestio horiek plazaratzea eta epaiketa ahalik eta lasterren hastea nahi dugu. Eta aktuazio horietan ardura zuzena duten EAJ, PSE eta PP alderdietako ordezkari politikoak epaituak izan daitezela ere bai.

Euskal kutxen likidazioa eta kutxabanken pribatizazioa berehala bertan behera uztea exijitzen dugu, erakunde horien izaera publikoa eta soziala indartuz langile, aurrezle eta oro har, euskal jendartearen interesen kontrako ekintzak errotik mozteko.