Steilas, LAB, eta ELA sindikatuok M22ko greba deialdia erregistratu dugu. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko Irakasleak, Hezkuntza Bereziko Hezitzaileak, Haurreskolak Partzuergoko langileak, sukaldari eta garbitzaileak GREBARA! Deitu ditugu egungo hezkuntza publikoaren egoera larria buelta emateko eta gure hezkuntza sistemaren garapena eta eraikuntza sendotzeko.

Mobilizazioak ere hasi ditugu eta Gasteizeko ordezkaritzaren aurrean  , “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” leloarekin. Martxoaren 7an, Donostian eta 15ean, Bilbon elkarretaratzeak egingo dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Haurreskolak Partzuergoko langileak ere elkarretaratzeak egingo dituzte . Martxoak 8an, arratsaldeko 5etan Hizkuntza Eskolaren aurrean eta 15ean Gasteizen.

Informazio gehiago [http://steilas.eus/2017/02/17/lan-baldintzak-hobetu-hezkuntza-eraiki-m22-greba/]