Gaur goizean pertsonal buruak Ordezkoen Zerrenda agortu dela adierazi digu. Orain konponbide bat bilatzekotan, sindikatuen babesa nahi dute egoera larri honi aurre egiteko, lan metaketak bukatu arte ez baitute ordezko nahikorik eta bi irtenbide proposatu dizkigute:

1)Erabilgarri dagoenari ordezkapena eskaini, nahiz eta langileak zonalde hori hautatua ez izan.

2)Zerrendak ireki berriz ere, baremazioa baino lehenago, adibidez urria aldera, aukera izan dezaten gero barematuak izateko.

  STEILASek askotan esan du zerrendak ireki behar zirela, arazo larri hau aurreikusten genuelako. Beraz, ez gara sartuko inongo negoziaziotan, irtenbide bakarra GAUR BERTAN ZERRENDAK ZABALTZEA baita.

Berriz ere, enpresa honen kudeaketa txarraren ondorioz, kaltetuak langileak eta familiak dira. Gainera, langile batzuei ukatu diete bere txanda egunak disfrutatzea. Hau onartezina da!!!

BADA GARAIA KUDEAKETA NEGARGARRI HONEN ERANTZUKIZUNAK ESKATZEKO !!!

2017-06-09 STEILASBERRI 14