Inforria 2- Irakurri

SINDIKATUOK PLATAFORMA BATERATUA ADOSTU DUGU

PATRONALEK BILERA BERTAN BEHERA UTZI DUTE SINE DIE

Joan den urriaren 11n sindikatuen arteko bilera egin zen Bilbon Kristau Eskolak azkeneko mahai negoziatzailean aurkezturiko proposamena aztertzeko eta berari erantzun nahian plataforma sindikal bateratua adosteko asmoz.

Lehengo puntuaren inguruan adostasun handia zegoen sindikatuen artean patronalen eskaintzak ez zuelako inolako nobedaderik eta era idatzian jasotakoa bi urteren buruan mahia ezberdinetan esandako proposamen solteen bilduma besterik ez zen. Beste gauzen artean STEILASek harrigarritzat jotzen du 2009tik gure eroste ahalmenean %11 baino gehiagoko galera izan denean, lansarien inguruan inolako proposamenik aurkeztu ez izana. Beste esparruetan (0-3, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak, Irakasleon lanaldia…) aurrerapenak oso eskasak dira, horiek guztiak langileek egin beharreko kontzesioen truke.

Ondoren, ez zen lana erreza izan plataforma bakar batean sindikatu ezberdinek defendatzen duguna islatzea. Hainbat punturen inguruan gure artean nahiko hurbilketa bazegoen ere, beste hainbatetan urrun geunden. Tirabira guztien gainetik, atxikituta doan plataforma dagoenekoz STEILASen plataforma dela esan nahi dizugu. Sektoreko langileen gutxiengoak jasotzen ditu eta Hitzarmen Berrirako ardatzak bihurtu behar da.

STEILAS harro dago, bereziki plataformako zenbait punturekin, gure aldarrikapen historikoak izan direlako (0-3, Espezialistak, DBH1-DBH2rekin ekiparazioa…) edota gure proposamenak izan direlako (lanaldia murrizteko eskubide itzulgarria, irakasleon presentziarik gabeko lanaldiaren dedikazioaren aitortza).

Sindikatuen plataforma aztertzeko denbora nahikoa ez dutela izango aitzakiarekin 23rako aurreikusita zegoen mahai negoziatzailearen bilera bertan behera uztea erabaki dute Patronalek. Erantzunari forma emateko denbora beharrezkoa dela ulertu arren, egokiena eta dotoreena zen mahaiaren atzeratzea eskatzea, eta ez aldebakarrez jokatu.

Orain, espero dezagun negoziazioaren hasiera asko ez luzatzea. Bere zain egongo gara baina zaila litzateke onartzea bilera urrian bertan ez burutzea. Langileen aldarrikapenak ezagunak dira behin eta berriz agertu dira azken bi urtetan izandako “negoziazio saioan”.

Irakaskuntzan STEILAS