Azaroaren 9an, Greban, parte hartu zenueten guztiei, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, benetan. Zuen laguntzagatik, gogoagatik, esfortzuagatik eta inplikaziogatik.

Atzoko greba eta ekimenekin ez zen ezer bukatu. Dakizuen bezala, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoa osatzen duten gainontzeko sektoreek ere borroka asteak burutuko dituzte hurrengo astetik aurrera: Sukaldari eta Garbitzaileak, Hezkuntza Bereziko Hezitzaileak eta Irakasleak.

Mobilizazioa eta borroka paisaiarekin jarraitzea animatzen zaituztegu, beraz, hurrengo asteetan zehar.

Abenduaren 12an sektore hauekin batera greba dugu deituta. Aurrerantzean informazio gehiago jasotzen joango zarete.

Guztion artean lortuko dugu.

Oharra_20171109_Greba_Haurreskolak_balorazioa_Eus