Urteetan jasandako murrizketek egoera larrira eraman dute Hezkuntza Publikoa. Aurreko ikasturtean hezkuntza publikoko langileek eta hezkuntza komunitateak hasitako mobilizazio eta greba arrakastatsuek Jaurlaritza mugitzera behartu dute. Horren adierazgarri dira, besteak beste, negoziazioaren ondorioz lortzen ari garena Irakasleen sektorean

Gaur, maiatzak 4, Lakuan izandako negoziazio mahaian Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamenak garapena, xehetasunak, bermeak eta ezarpenerako egutegia behar dituzte. Hala ere, bilera positibotzat jotzen dugu, eta negoziazioen abiapuntutzat hartzen dugu. Epe ertainera egindako proposamenak nola eta noiz garatu eta aplikatuko diren zehaztu behar da mahai negoziatzaileetan.

Hurrengo asterako Hezkuntza Sailak mahai negoziatzaile batera deitu gaitu negoziazio honetan oinarrizkoak diren erpinak borobiltzeko.