“Maiatzaren 17a LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da. LGTBIQ+ kolektiboko kideok, borrokari esker, gure izaera eta sexualitatea era askean bizitzeko hainbat esparru irabazi ditugu. Hala ere, lan eskerga dago oraindik egiteke: borroka ez da amaitu. LGTBIQ+ kolektibokook askatasunera bidean beste hamaika esparru ditugu geureganatzeke. Jarrai dezagun borrokan!
Hamaika aurpegiko borroka hauek ikastetxetara eramateko osatu dugu IRAULTZEKO PREST! unitate didaktikoa. LGTBIQ+fobiak zapaltzen jarraitzen gaituen bitartean, horrelako materiala sortzen jarraituko dugu.
Unitatea lasai erabili eta ESKOLETAKO HETEROARAUA IRAULI!”

http://steilas.eus/2018/05/03/lgtbiq-taldeak-unitate-didaktikoaren-aurkezpena-egin-du/