Hezkuntza ituna bete behar da Covid-19tik babesteko
Alarma-egoerak ustekabean harrapatu gintuen Nafarroan, hezkuntza ituna sinatu genuen sindikatuok itun hori betetzea aldarrikatzen ari ginenean eta, ikastetxeetako plantillak egiten ari diren honetan, are nabarmenagoa da erabat garatu behar dela.
2020ko aurrekontuen legean ez zen partida berariazkorik esleitu 2020-21 ikasturterako itunean aurreikusitako neurriak ezartzeko; besteak beste, 57 urtetik gorako langileentzako irakastordu kopurua murriztea eta ikastetxeei orduak ematea zuzendaritza eginkizunak bete izana konpentsatzeko. Bi neurri horiek beharrezkoak ziren, eta hobekuntza nabarmena ekarriko zuten Covid-19k planteatzen dituen pedagogia eta osasun arloetako erronken aurrean.
Horregatik, Nafarroako ikastetxe publiko guztietako klaustroei eskatzen diegu Hezkuntza Departamentuari eska diezaiotela Hezkuntza Publikoa hobetzeko ituna osorik bete dezala eta osasun egoerak eskatzen dituen baliabide ekonomikoak jar ditzala.
LAB – STEILAS – AFAPNA -ANPE – CCOO – UGT