PREST GARAko 2015-16 DEIALDIA: MURRIZKETAK BESTE BEHIN ERE…
Hezkuntza Sailak Prest Gara 2015-2016ko ikastaroen eskaintza argitaratu du.
Daturik esanguratsuena on- line ikastaroen eskaintza bultzatzen den bitartean
(9tik 29ra pasa da), ikastaro presentzialen eskaintza murriztu egin dela da.
Horrela, Sailak beste behin ere, murrizketak ezartzen jarraitzen du.
steilas-ek on-line formakuntzak eta presentzialak bateragarriak direla
uste du, inola ere ez lukeela lehenengoak bigarrena ordezkatu behar.
Aipatutako murrizketa arbuiagarria bada ere, larriagoa da arlo kualitatiboari
dagokiona: Genero biolentziaren prebentzioa desagertzearekin batera,
Gasteizko Apezpikutzak Erlijio Katolikoaren Kurrikuloari buruzko ikastaro bat
eskaintzen du.
steilas-ek beste behin ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Heziberri 2020-n islatuta
agertzen diren hezkuntza politiken izaera neoliberal eta baztertzailea salatu
nahi ditu.
Iazko eta aurtengo Prest Garako deialdiak konparatu eta gero, honako ondorio
hauek atera ditzakegu:
1) Iaz Berritzegune-tik 33 ikastaro eskaini ziren eta aurten, 25. Beraz, 8 ikastaro gutxiago.
2) Udako ikastaroei dagokienez, iaz 12 egitea zegoen, eta aurten 6 baino ez.
Oso esanguratsua da kendu direnetatik bat EducaciĆ³n afectivo- sexual en la
adolescencia izatea.
3) Aurtengo eskaintzak ere ez du bete euskararen inguruan dagoen hutsunea.
Izan ere, gure hizkuntza gelan, kalean, gizartean … sustatzeko ikastarorik ez
da izango.
4) Onartezina da Indarkeria sexista, hezkidetza eta sexu-aniztasunari buruzko
ikastaroak murriztu izana, Erlijio Katolikoari buruzkoa sartzen den bitartean.

2015eko maiatzak 13