ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuok Legebiltzar aurrean bildu gara Hezkuntza akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Izan ere, hezkuntza akordioaren egungo zirriborroarekiko gure desadostasuna azaldu, prozesu honetan eragin eta ditugun aldarrikapenak plazaratu nahi ditugu.

Langileokin eraiki behar den hezkuntza legean honako aldarrikapen hauek ezinbestez jaso behar dira:

1.- Publikoa ardatz izango duen hezkuntza lege bat nahi dugu.
2.- Hezkuntza lege propioa nahi dugu.
3.- Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza lege bat nahi dugu.
4.- Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu.
5.-Euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jarriko dituen Hezkuntza legea nahi dugu.
6.-Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu.
7.-Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu.
8.-Hezkuntza lege parte hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena.

Sare publikoko eta itunduetako hezkuntzako langileok (hezkuntza premia bereziko hezitzaileak, 0-3ko haur hezitzaileak, jangeletako sukaldari eta garbitzaileak eta irakasleak) gure hezkuntzaren
etorkizunean zer esanik badugulako, martxoaren 25erako antolatu dugun greban parte hartzera dei egiten dugu. “PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA, Hezkuntza legea langileokin eraiki”
lelopean.

Euskal Herrian, 2022ko martxoaren 18an

 

Gaiari lotuta: 

Martxoaren 25ean, greba hezkuntzan: Publikoa, euskalduna eta propioa helburu!

EAEko hezkuntza itunari egin dizkiogun emendakinak aurkeztu ditugu

Hezkuntza itunak dakartzan ondorioak larriak dira, adi mobilizazioetara!

Programa-kontratuak: lortutako emaitzetan oinarritutako zuzkidura

Hezkuntza itunaren oinarrietan aurrerapausorik ez

EAEko Hezkuntza-itunaren ponentziaren lehen balorazioa egin dugu