Feminismo islamikoaren inguruan bueltaka: identitate ala integrazio arazoak

View Calendar
2017-11-03 18:00 - 20:30

Donostiako emakume etxean, Okendo kalea 9.

“Feminismo islamikoaren inguruan bueltaka: identitate ala integrazio arazoak “ Hitzaldi hau bi emakumek zuzendua izango da. Bata Hakima Habdoun, gizarte-langilea eta gizarte aktibista BDS plataforman eta Catalunya en Comunen.
Beste gonbidatua, Maya Amrani da, Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritzako Biltzen zerbitzuko bitartekaria. Jatorri musulmaneko etorkinen kolektiboa geroz eta ageriago dago egungo euskal gizartean. Hau, emakume musulamen etorrerarekin eta hauen izaera eta janzteko moduarekin joan da azaleratzen. Horrez gain, fenomeno berri bat ikusten ari gara: hemen jaio diren emakume musulman euskaldunena edota adin goiztiarrean etorri direnena. Kolektibo honek ez du zalantzan jartzen bere bandera identitarioa erakutsi beharra edo geroz eta gehiago zalantzan jartzen den feminismo islamiarra. Gako asko zalantzan jartzen dituen feminismo islamiarra: egon ahal daiteke ekialderako feminismo bat eta mendebalderako beste bat? Berdintasunean oinarritzen ez den feminismoa posible al da? Hauek dira hitzaldi honetako gonbidatuak argitzen saiatuko diren galderak.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Related upcoming events

Web itxura arrunta
(ez bertsio mugikorra)