FRANKISMOAREN ESKLABOEI OMENALDIA

2018-06-16 12:30 - 13:30

Aurtengo omenaldiaren berri bidaltzen dizuegu, zuen sare eta kontaktuen bidez zabaltzera animatuz. Era berean, zuekin aldarrikapen eta festa giroko egun hau konpartitzeko gure asmoa helarazten dizuegu. Luis Ortiz Alfau eta Vicente Lacasia gatibu langileez gain, errepresaliatuen sentitarkoak eta memoria elkarteak ere gurekin egongen dira. Musika Las Tipex taldeaka eta Lorea Luzea bertsolariak jarriko dute, ohikoak ditugun Xanti Begiristain eta Kepa Balesekin batera. Gaur eguneko injustizien salaketa Sara Vicenteren (Ehuleak, Emakumeen aurkako Tratu Txarrak ikertzeko Nafarroako Batzordea) eta Altsasu Gurasoen esku entzungo dugu. Omenaldiaren ostean, bazkari autogestionatua izanen dugu Bidankozeko plazan, non Memoriaren Bideak ogia, txurrasko, Erronkariko gazta eta ardoa banatuko duen.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Web itxura arrunta
(ez bertsio mugikorra)