Garoña ez eskerrik asko

2017-03-18 19:00 - 2017-03-18 20:00

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Related upcoming events

  • 2017-04-01 12:00 - 2017-04-01 13:00

    Satorralaia bizilagunen mugimenduak deialdi honekin Donostiako talde sozial eta  persona guztiengana heldu nahi du, hain zuzen ere martxoan zehar egingo ditugun informazio eta salaketa ekintzen dinamikan parte-har dezazuen eskatu eta ekimen horien buruan Apirilak 1 larunbatean “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean egingo den manifestazioaren berri emateko. Honako hauek dira eskuartean ditugun ekimenak, eta bereziki auzoetan egingo den informazio banaketa astea gauzatzeko (martxoak 21-25) zuen laguntza eskatu nahi dizuegu. Halaber, Lakuara antolatzen ari garen autobusean (marxtoak 16) izena emateko gonbitea egin nahi dizuegu, Gasteizen Jaurlaritzaren egoitzan aldarrikapen kontzentrazioa egiteko:

    • Martxoak 1 asteazkena: Mobilizaziorako deia egiteko PRENTSAURREKOA Donostiako Udaletxearen aurrean, goizeko 11etan. Bertan manifestaziorako deialdia eta mobilizazio horren aurretiko ekintzak publikoki zabalduko ditugu. Metro-pasantearen aferaren egungo egoerari buruzko irakurketa egingo da, uneotan mobilizazioa bultzatzeak duen garrantzia azpimarratuta proiektu horren inposaketari aurre egiteko.
    • Martxoak 4etik 15era: DBUS-EN EKINTZA INFORMATIBOAK: Garraio publikoaren erabiltzaileei metroaren pasantearen proiektuak autobús zerbitzuetan aurrikusten dituen murrizketei buruz informatzea da helburua. Lehenengo ekintza informatiboa martxoak 4 larunbatean egingo da, Boulebarreko markesinetan 11’30etatik eguerdiko ordu 2etara. Ondorengo egunetan ekintza informatibo “puntualak” egingo dira, talde txikitan banatuta, hiriko autobús geltoki desberdinetan. Ekimen honi amaiera emateko, martxoaren 15ean Dbus-eko langileen “KURPIL” elkartearen hitzaldi informatiboa egingo da, Lugaritzeko kultur etxean, 7etan.
    • Martxoak 16 ostegunean: LAKUARA AUTOBUSA: Gasteizen Jaurlaritzaren egoitzan metroaren pasantea gelditzea eskatzeko aldarrikapen kontzentrazioa egingo da. Bidaia dohainik izango da partaide guztientzat (Dbus-eko Kurpil langile elkartearen laguntzari esker). Autobusa goizeko 9etan abiatuko da Pio XII plazatik (ohiko autobús geltokitik), Lakuan elkarretaraztea 11etan egiteko. Itzulera: autobusa 12’30etan abiatuko da Gasteiztik, Donostiara eguerdiko 13’45ak aldera iristeko. Autobuserako izena emateko animatu nahi zaituztegu, gure helbidera Email bat bidaliz edota telefonoz deituz.
    • Martxoaren 21etik 25era AUZOETAN INFORMAZIO BANAKETA ASTEA: Laguntza eskatzen dugu informazio orriak auzo guztietan zabaltzeko. Asmoa hiriko toki desberdinetan ekintza informativo txikiak egitea da. Ekimen hori zuen auzoan, kalean, lantokian edota ikastetxean egiteko animatu nahi zaituztegu. Hori egiteko prest bazaudete eta materiala lortu nahi baduzue (esku-orriak, kartelak…), harremanetan jar zaiztezte, gure helbidera Email bat bidaliz edota telefonoz deituz. Halaber, martxorako erakusketa informativo bat prest edukitzea espero dugu (10 panel), auzoz-auzo mugitzeko zuen esku egongo dena.
    • Martxoak 30 ostegunean: PRENTSAURREKOA Koldo Mitxelenan, 11etan. Manifestaziorako azken deialdia.
    • Apirilak 1 larunbata: MANIFESTAZIOA, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean.
  • 2017-04-01 17:30 - 2017-04-01 19:00
  • 2017-04-01 17:30 - 2017-04-01 19:30

Web itxura arrunta
(ez bertsio mugikorra)