HITZARTU, HONDAKINEN ARAZOA KONPONTZEKO PARTE HARTZEKO PROZESU ZIBIKOA

View Calendar
2018-05-05 10:15 - 17:00

HITZARTU, HONDAKINEN ARAZOA KONPONTZEKO PARTE HARTZEKO PROZESU ZIBIKOA

HIRITARREN PARTEHARTZERAKO JARDUNALDIA

Maiatzak 5, Landaberri ikastetxean (Lasarte-Oria)

HONDAKINEN KUDEAKETAN, IKUSPEGI ANITZETIK, ADOSTASUNA BILATU NAHIAN: OSASUNA, INGURUMENA, EKONOMIA ETA DEMOKRAZIA.

Metodoa: Gune irekiko elkarrizketa (Open Space). Ez da ezagutza berezirik behar, ditugun galderei erantzuteko, talde mailako ezagutza sortzea eta baliatzea da asmoa. Libreki bota daitezkeen proposamenak jasoko dira lehenik (ideien azokatxoa), ondoren proposamen horiek, taldetxoetan eztabaidatuko dira, aldi berean. Bakoitzak erabakiko du zeinetan parte hartu eta arau bakarra dago: askatasun osoa dago batetik bestera mugitzeko.
Besteekiko errespetua ezinbestekoa izango da.

Leloa: Gure bizitzaren kontrola nahi dugu, hondakinekin hasiko al gara? Eta adostasuna bilatuz egingo al dugu?

Galderak: Borondate kontua da, garaiz al gaude? Nola lortu daiteke adostasuna? Nola egin
dezakegu informatzeko, eztabaidatzeko eta parte hartzeko eskubideak bermatu daitezen? Ba al da arazoa konpontzeko egokiagoa den biderik?

Egitaraua:
10:15 Harrera
10:30 Irekiera eta agenda osatu.
11:45-14:00 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako
14.00-15.30 Bazkaria
15.30-16:30 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako
16:30-17:00 Itxiera
17:00 Jaia.

Jarduerak eta haur zaintza: haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute beraien etorkizunari buruz iritzia emanez. Jarduera bereziak antolatuko dira beraientzat egunean zehar, begiraleekin.

Izena emateko eta bazkaria erreserbatzeko: komunikazioa@gurasos.org. / www.gurasos.org
Bazkaria: Paella, fruta eta edaria 3€

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Related upcoming events

Web itxura arrunta
(ez bertsio mugikorra)