Jendartea, espetxe politikaren aldaketarako motorra

View Calendar
2017-11-23 19:00 - 21:00

Related upcoming events

  • 2018-02-27 09:00 - 2018-02-27 19:30
  • 2018-02-27 09:30 - 2018-02-27 19:30
  • 2018-03-04 10:00 - 2018-03-04 22:00

    Deialdia

    Martxoaren 4an Bolibarren egingo den egun internazionalista aurkezteko Venezuela Aurrera plataformatik nota hau plazaratu nahi dugu.

    Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. eraso hauek petroleoaren jeitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute era honetan uste bait dute venezuelako herriak bere Gobernuari bizkar emango diola.

    Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bait digute oso sendoak direla haien oinarriak.

    Guzti honengatik, Hugo Chavezen bostgarren urteurrena ahaztu nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondoren, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldu hau antolatuko dugu.

    Bertan Chavezen irudia eta Iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu Martxoaren 4an Bolibarren.
    Horretarako ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira jai giroan.
    Horregatik Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei luzatzen diegu gonbidapena.
    Herri bazkarira apuntatzeko beharrezkoa da m4bazkaria@gmail.com helbide elektronikoan izen ematea.

    Bilbotik abiatuko den autobusean joatekom4autobusa@gmail.com helbidera idatzi behar da.

    Eta esan nahi dugu berdin duela inperialismoak erabiltzen dituen tresnak, dela Europako Kontseilua, OEA edo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila, hauen aurrean elkartasun internazionalista garaile aterako dela ziur gaude.

    Martxoaren 4an, ni ere banoa Bolibarrera!
    VENEZUELA AURRERA!!!
    GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!!

    “Venezuela aurrera” Plataforma: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

  • 2018-03-10 10:00 - 2018-03-10 18:00
    No additional details for this event.

Web itxura arrunta
(ez bertsio mugikorra)