31 erantzun “EAE Irakaskuntza Publikoa” bidalketan

  1. avatarMª Carmen Perez Calero

    Kaixo:
    Galdera bat egin nahi dizuet:
    Irakaskuntza Publikoko irakasle batek, nahi izanez gero, posible al du, ikastola bukatu eta gero ,beste lan bat egitea ordu gutxi batzuetan? Adibidez: musikako bandan jotzen dutenak, musika instrumentu batez klase ematen dutenak, Reiki edo masajeak ematen dutenak…
    Ez dakit hau leku aproposa den galdera hau egiteko, baino eskertuko nizueke erantzuna.
    Mila esker

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Egunon, legez baimena eskatu behar da hezkuntza departamentuan. Berez dedikazio exklusiboa dugu, beraz ezingo genuke beste lan remuneraturik egin baimentzen ez bazaitu Departamentuak. Zalantzarik bazenu, deitu egoitzaren batera. ongi izan

      Erantzuna
  2. avatarMarina

    Kaixo:
    Galdera bat egin nahiko nuke; ordezkoak ba al du “asuntos propios” hartzeko aukerarik? eta hala izanez gero, nola eskatu daiteke eta zenbat egun lehenago egin beharko litzateke eskabidea?
    Eskerrik asko

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      norberaren eginkizunetarako baimena eskatzeko urte betez etengabe aritu behar duzu irakaskuntza jardunean. Lau hilabetez luzatu daiteke baimena bi urtetan zehar. Ez da agertzen zenbateko aurrerapenarekin eskatu behar den. Azalpen gehiago nahi baduzu deitu egoitzaren batera.
      Ongi izan

      Erantzuna
  3. avatarJaime

    Kaixo,
    Argitu al zenidake dudan zalantza?
    Abuztu bukaeran lanpostu hutsen esleipena izaten da. Zein da erabiltzen den irizpidea? kasu honetan:
    2 irakasle funtzionario daude plaza berdina nahi dutenak, bat desplazatuta dago bere ikastetxean ordurik ez duelako, eta besteak, zerbitzu eginkizuna dauka osasun arazoak direla eta. Zeinek du plaza hartzeko lehentasuna?
    Mila esker.

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Egunon, egiten duzun galdera idatziz erantzutea nahiko zaila da ez baitugu behar den informazio guztia. Beraz, zalantza argitzeko hobeto egoitzaren batera deitzen baduzu.
      Ondo izan

      Erantzuna
  4. avatarJaime

    Kaixo,
    Argitu al zenidake dudan zalantza?
    Abuztu bukaeran lanpostu hutsen esleipena izaten da. Zein da erabiltzen den irizpidea? kasu honetan:
    2 irakasle funtzionario daude plaza berdina nahi dutenak, bat desplazatuta dago bere ikastetxean ordurik ez duelako, eta besteak, zerbitzu eginkizuna dauka osasun arazoak direla eta. Zeinek du plaza hartzeko lehentasuna?
    Mila esker.

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Egunon, egiten duzun galdera idatziz erantzutea nahiko zaila da ez baitugu behar den informazio guztia. Beraz, zalantza argitzeko hobeto egoitzaren batera deitzen baduzu.
      Ondo izan

      Erantzuna
  5. avatarAna Isabel

    Egunon.
    Jardunaldia heren batean murriztua izanda, edoskitzerako baimena egunero ordu betean mantentzen da?
    Mila esker

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Egun on, printzipioz bai (agian ezingo duzu metaketa egin, baina egunero hartzea bai)

      Erantzuna
  6. avatarOlatz

    Kaixo,
    non aurkitu dezaket indarrean dagoen EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa?
    Milesker

    Erantzuna
  7. avatarANA ISABEL

    Kaixo!
    EAE-ko irakasleek, parte har dezakgu Nafarroan eskaintzen den formakuntza ikastaroetan?
    Mila esker!!

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Egunon, ikastaroak dirauen artean aktibo egon behar duzu lanean erkidegoan

      Erantzuna
  8. avatarAna Silva

    Egun on,
    zalantza bat daukat…Lomce dela eta. Lehen hezkuntzako 3. mailan egingo da esaten duten proba? eskola batzuetan baietz diote eta beste batzuetan ideiarik ez daukate.
    Mila esker
    Ana

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      egun on,
      printzipioz, egingo dela suposatzen da. Eskoletan froga horri muzin egiteko neurriak pentsatzen ari dira, adibidez, froga egunean gurasoen oniritziarekin ikasleak ez eramatea eskolara. Kurtsoak aurrera egin ahala zeaztuko ditugu neurri posibleak. Zalantzarik edo proposamen berririk badaukaue jarri gurekin kontaktuan.
      Ongi izan

      Erantzuna
  9. avatarAne

    Kaixo!
    Jakin nahiko nuke egoera honen aurrean zer gertatuko zen: urte osorako heren bateko plaza daukat eta beste leku bateko ikastetxe kontzertatu batean plaza osoa eskaini didate. Nire ikasturteko lanpostua utziko banu, zer gertatuko litzaidake EAEko zerrendetan?
    Milesker.

    Erantzuna
    1. avatarjoakin Bidalketaren egilea

      Arratsalde on,
      hereneko lanpostua utzi ezkero zerrendetatik kanpo geratuko zinateke berriz ireki arte

      Erantzuna
  10. avatarOnditz

    Gabon!,galderatxo batekin nator ea lagundu ahal didazuen!nire senarrari “intervencion quirurjica” egin behar diote (colonoscopia alegia). Ba al dugu eguna hartzeko aukerarik? Edo ingresoa dagoenean bakarrik hartu daiteke??Ez da ingresoa egunean bertan etxera doa. Mila eskerr

    Erantzuna
  11. avatarabel

    Kaixo, galderatxo batekin natorkizue. Posible da zaintzako orduak klase emateko bihurtzea? hori legala da? zaintzako orduak ez lektiboak dira ezta? eskerrikasko

    Erantzuna
  12. avatarIker

    Kaixo, galdera bat:
    Ordezkook, urte osoko bakantea hartu eta kargu bat (adibidez, mintegi burutza) egokitu bazaigu, badaukagu ordainsarian kargu horregatiko pizgarria kobratzea?
    Milesker

    Erantzuna
  13. avatarAinhoa

    Kaixo,
    oposaketetan tribunaleko paraidea izan nitzen eta gaur egun oraindik ez digute ez dietarik ez da sartu genituen orduak ordaindu. Ba al dakizue noiz kobratuko ditugun eta nola?, Nomina baten barrua, dietak alde batetik orduak bestetik.
    Behartuta gaude epahaimahikide bezala joatea, gure dirutik aurreratzen ditugu dietak eta Urriaren erdian gaude… Eta ez dakigu ezer.

    Mila esker

    Erantzuna
  14. avatarMikel Alberdi Urriategi

    Egunon, lanbide heziketako irakasle interinoa naiz. Zalantza batzuk dauzkat:

    – Zibersteilas 17an azaltzen zen hurrengo EPEei begira bilera bat izango zenutela urtarrilean. Izan bada, zertan geratu da oposaketa gaindituta
    plazarik ez dutenei ematekoak ziren puntuen gaia?
    – Oposaketa gainditutakoen puntuak, espezialitate horretan edo apuntatuta dagoen lista guztietan jasotzen dira?
    – PT taldeko opsaketarik izateko asmorik sumatzen da?
    – Ingenieria izanik, PT eta PSko listetan egonik, PTko oposaketarako ze master behar da, Master Secundaria edo Pedagogia para FP?

    Galdera asko dira eta gure eskolan danerako iritziak etaeztabaidak daude. Aurrez eskerrak emonaz, agur bat.

    Erantzuna
  15. avatarAitor Lopez

    Egun on, beharrezkoa al da bi urte egotea gutxienez lanpostu finko batetan beste irakasle batekin permuta bat egiteko?

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude