NAFARROA EPE 2018 IRAKASKUNTZA ERTAINAK

Prozesuaren web fitxa.

Onartuen eta ez-onartuen behin-betiko zerrendak argitaratu dira.

Aurkezpen ekitaldia eta programazioa ematea: ekainak 20 asteazkena, 16:30etatik 20:30etara.

Idatzizko azterketa ekainaren 23an izanen da, goiz eta arratsaldez.

Azterketa praktikoa ekainaren 25etik 29a bitarte izanen da.

Aurten jada deituak dauden espezialitateetan plazak gehitu dituzte, hemen duzue behin-betiko eskaintza. NAOra esteka

Behin-betiko epaimahaikideak argitaratu dira.

Mahai Sektorialean (2018.05.11) ahoz esandako informazioa kontu teknikoen harira.

  • Epaimahaiaren aurkezpena ez da egingo onartuen zerrendak behin-betikoak izan bitartean. Ekaineko lehen astea baino lehen ez ditugu izanen.
  • Epaimahai koordinatzaileak ebaluazio irizpideak argitaratzearen zain jarraitzen dugu.
  • Lehentasunezko zerrendak ezarriko dituen Foru Agindua EPEa baino lehen inposatuko du Departamentuak.

Aldaketak deialdian (2018.05.07)

1346/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

1347/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, honako hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

EPE 2018 Nafarroa Laburpena (2018ko apirilaren 4an eguneratua)

Deialdia LEP Irakaskuntza Ertainak 2018

Programazio didaktikoa prestatzeko eman ditugun hitzaldietan erabilitako materialak.

Euskara (Iruña)

Gaztelania (Iruña ta Tuterako hitzaldiak)

 

Especialidad Idioma Plazak
Economía Gaztelania 6
Educación Física Gaztelania 8
Educación Física Euskara 6
Física y Química Gaztelania 14
Física y Química Euskara 10
Geografía e Historia Euskara 10
Informática Gaztelania 8
Inglés Gaztelania 20
Inglés Euskara 14
Lengua Castellana y Literatura Gaztelania 14
Lengua Castellana y Literatura Euskara 10
Matemáticas Gaztelania 8
Matemáticas Euskara 17
Tecnología Gaztelania 8
Orientación Educativa Gaztelania 15
Orientación Educativa Euskara 10
Intervención Sociocomunitaria Gaztelania 6
Instalaciones Electrotécnicas Gaztelania 4
Mecanizado y mantenimiento Euskara 4
Operaciones y equipos de producción agraria Gaztelania 6
Procedimientos sanitarios y asistenciales Gaztelania 5
Procedimientos sanitarios y asistenciales Euskara 2
Sistema y aplicaciones informáticas Gaztelania 6

Steilasberri 1. Oposizioak 2018 Nafarroan.

 

2 erantzun “NAFARROA EPE 2018 IRAKASKUNTZA ERTAINAK” bidalketan

  1. avatarIsabel

    Hola;

    He oído rumores de que en 2016 habrá oposiciones en Navarra. Quiero empezar a estudiar la teoría pero tengo dudas acerca de las oposiciones. ¿La teoría suele ser igual que la que pide el Gobierno Vasco? ¿y el examen? ; ¿se puede realizar el examen en Euskera?.

    Gracias.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude