Gipuzkoako Jendarte agenda

Mon
Tue
Wed
Thu
Fri
Sat
Sun
otsaila
1
  • ZINEGOAK DONOSTIAN!
    All day
    2016.03.01-2016.03.05

    Donostia, Spain

    Donostia, Spain

    DONOSTIA_1-5_zinegoak_Página_1

    DONOSTIA_1-5_zinegoak_Página_2

     

  • Metroa eztabaidan: “NORK ERABAKI?”
    19:00 -21:00
    2016.03.01

    KOLDO MITXELENA Kulturunea – Diputación Foral de Gipuzkoa, Calle Urdaneta, San Sebastián, España

    KOLDO MITXELENA Kulturunea – Diputación Foral de Gipuzkoa, Calle Urdaneta, San Sebastián, España

    Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimenduak Koldo Mitxelenan bi mahainguru antolatu ditu eztabaida publikoa sustatzeko.

    Martxoaren 1ean, asteartearekin, arratsaldeko 7etan, “Nork erabaki?” izenburupean, erabakietan herritarren partehartzeari buruz arituko dira:

    -Gamonal auzoko (Burgos) bizilagunak: “Gamonal auzoan espekulazioaren aurkako borrokak – Instituzioak, partehartzea eta gatazka”.

    -Josu Larrinaga (EHUko “Parte Hartuz” ikerketa taldeko kidea): “Parte hartze prozesuak: demokrazia sakontzeko bideak ala inposaketa makillatzeko trikimailuak?”

    -“Satorralaia” bizilagunen mugimenduko kideak: “Partehartzea versus inposaketa Metroaren auzian”.

2
3
4
5
6
7
8
9
  • Metroa eztabaidan: “NORK ERABAKI?”
    19:00 -21:00
    2016.03.09

    KOLDO MITXELENA Kulturunea – Diputación Foral de Gipuzkoa, Calle Urdaneta, San Sebastián, España

    KOLDO MITXELENA Kulturunea – Diputación Foral de Gipuzkoa, Calle Urdaneta, San Sebastián, España

    Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimenduak Koldo Mitxelenan bi mahainguru antolatu ditu eztabaida publikoa sustatzeko.

    Martxoaren 9an, arratsaldeko 7etan, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko da, honako hizlariekin:

    -Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia)

    -Iosu iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria)

    -Oskar Bordes (Eusko Treneko langilea eta LABeko kidea)

    -Raul Mendez (Metro Bilbao-ko langilea eta Bilboko Garraioen Liburu Zuria izeneko txostenaren egileetako bat).

     

10
11
12
  • EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!!!
    12:00 -13:00
    2016.03.12

    Boulevard Zumardia, San Sebastián, España

    Boulevard Zumardia, San Sebastián, España

    TTIP Estatu Batuetako gobernua eta Europar Batasuna sekretupean eta enpresa handien presiopean negoziatzen ari diren hitzarmena da eta honako eragin hauek izango ditu:

    -Herri eta pertsonen burujabetzaren murrizketa, lan eskubideen eta enpleguaren galera, ingurumenaren suntsiketa, elikadura segurtasunaren eta tokiko nekazaritzaren aurkako erasoa

    -Emakumeon bizimodua zailduko du, pribatizaioak osasunan, hezkuntzan, uran…

    Herritarrak mobilizatu behar gara hitzarmen hau sinatu ez dadin, gure presioa beharrezkoa da eta horregatik kalera atera behar gara.

    ¡No a la OTAN económica! Herritarrok erabaki!

    No al Tratado Transatlántico de Libre Comercio e Inversión (TTIP)

    EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!!!

13
14
15
16
17
18
  • Aldaketa dakarten aitatasunak
    09:00 -14:30
    2016.03.18

     

    Martxoaren 18an. Donostia/San Sebastianen, San Telmo Museoan: “Gizonak, aitatasunak, zaintzak, atxikimenduzko zaintza eta berdintasuna”

    09:00-09:30. Parte-hartzaileak erregistratzea.

    09:30-10:00. Jardunaldiaren aurkezpena.

    • Eneko Goia. Donostiako alkatea.
    • Aitziber San Román. Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia.
    • Izaskun Landaida. EMAKUNDEEmakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaria.
    • Lide Amilibia Bergaretxe. Gizarte Politiketako sailburuordea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

    10:00-10:10. Bertso Saioa: “Aitak eta amak solasean”

    • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo eta Jexux Mari Irazu Muñoz.

    10:10-10:50. Hitzaldi nagusia: “Aitatasun positiboak, giza garapenaren eragile: aitaren garrantzia eta inpaktua”

    • Enrique Arranz, Familiaren Psikologiako katedraduna, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea.

    Moderatzailea: Elena Echeberria. Aholkulari Juridikoa. Familia Politiketako eta   Komunitate Garapenerako Zuzendaritza. Enplegu eta Gizarte Politikarako Saila.

    10:50-11:00 . Publikoaren galderei erantzuteko tartea.

    11:00-11:45. Gizonek umeen zaintzan eta erantzunkidetasunean duten inplikazioari buruzko Europako esperientziak.

    • Colette van Laar “Sasoiak aldatu egiten dira, baina gizonen rolek gogor diraute” (Dept. of Social and Cultural Psychology, University of Leuven, Belgium) European Association of Social Psychology (EASP) Society for Psychological Study of Social Issues (SPSSI)
    • Teresa Requena eta Angels Carabì. “Aita alternatiboak: gizonak kontraesanean, ereduak trantsizioan”. Constructing New Masculinities (CNM) nazioarteko taldea, Bartzelonako Unibertsitatea

    Moderatzailea: Leire Gartzia. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.

    11:45-12:00. Publikoaren galderei erantzuteko tartea.

    12:00-12:30. Atsedenaldia. “Kafea eta fruta sarean”

    12:30-13:15. Eztabaidak: “Aitatasunak, amatasunak eta aniztasuna”

    • Jeanne-Rolande Dacougna. “Kultura-aniztasuna eta ama izatea”. Biltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzuko teknikaria.
    • Silvia Allende.  “Guztiontzako ipuin berrien bila”. Psikologoa “Café para Madres” Ekimenaren koordinatzailea.
    • Hilario Sáez. “Berdintasunezko aitatasunak banantzearen ondoren”. Soziologoa. Sevillako Berdintasunaren aldeko Gizon Taldea.
    • Iñigo Recio. “Premia bereziak dituzten seme-alabak ala gurasoei dagozkienak?”. Arazoak elkarteko presidentea. Arabako Autismo Elkartea.

    Moderatzailea: Maribel Pizarro. Gizarte psikologoa. Generoan aditua.

    13:15-13:30. Publikoaren galderei erantzuteko tartea.

    13:30-14:30. Suspertzen ari diren aitatasunak eta amatasunak. Esperientziak eta jardunbide egokiak

    (TED eredua: bakoitzak 10 minutuko parte-hartzea)

    • Laura Baena. “Emakume gaiztoak…Orain aita onak?”, El Club de las Malas Madres.
    • Usue Madinaveitia. “Amak erantzunkideak dira, eta Aitak?” Mamiconcilia.
    • Ander Bergara. “Aitaren motxila”. Gizonduz programaren koordinatzailea. EMAKUNDEEmakumearen Euskal Erakundea.
    • Mariano Nieto. “Egitura aldatzea, harremanak aldatzeko: baimen berak eta besterenezinak”, PPIINA.
    • Javier de Domingo. “Zertaz hitz egiten dute aitek zaintzaz ari direnean?” Si los Hombres
    • Joaquim Montaner.“Umeen zaintzan inplikatuta dauden aiten sare birtuala”, Papás Blogueros.

    Moderatzailea: Roberto Moreno, Helduen justizia zerbitzuko burua. Justizia Zuzendaritza- Eusko Jaurlaritza.

    14:30. Agurra eta Donostiako Jardunaldiaren itxiera.

  • Zer Metro? Kontzentrazioa
    12:30 -13:00
    2016.03.18

    Centro Kursaal, Donostia-San Sebastián, España

    Centro Kursaal, Donostia-San Sebastián, España

    Metroa gelditzeko kontzentrazioa deitzen dugu ostiralean Kursaalen egiten ari den  Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean:

    Datorren ostiralean, martxoak 18, eguerdiko 12’30etatik ordu 1etara, Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo da Kursaal-en egiten ari den  Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, non Eneko  Goia alkateak erakunde horren txandakako presidentzia hartuko duen. Hori dela eta, elkarretaratze honetan  parte hartzeko dei egiten dugu, hain zuzen ere  Donostian Metroa eraikitzeko egitasmoarekin gure hirian egin nahi den astakeria eta zentzugabekeriaren salaketa bilkura horretara eramateko.

    Donostiako Metroaren igarobidearen egitasmoak bizilagunen egonezina eta  hiriko jende askoren desadostasuna piztu ditu nabarmenki. Honi dagokionean, honako hau adierazi nahi dugu:

    • Lotsagarria iruditzen zaigu hiritarren partehartzeari buruz hitzegitea,  Donostian adostasun sozialik gabeko egoeran jartzen gaituen proiektu horren  gainean erakundeek ez dutenean informaziorik eman ezta eztabaidarik sustatu ere. Aitzitik, erakundeen aldetik nozitzen ditugun gardentasun-eza,   partehartze publikoa larriki mugatzen duen tramitazio hertsia eta bizilagunen argudio eta proposamenekiko erdeinua salatzen ditugu. Era onartezinean, alkateak  “udal konpetentzien gabezia”ren kontuarekin erantzun dio Donostian garraio publikoaren inguruan irtenbiderik onena izan  daitekeenari buruz eztabaida eta  erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin egin diogun eskaeari. Gauzak horrela, galdegiten dugu: Metroari buruz erabaki al  dezakete zerbait donostiarrek?
    • Metroaren justifikazio edo zuribide ofiziala, azpegitura horren  eskariari buruzko zifra faltsuen gainean eta egiazko informazioa baino propaganda  kutsu nabaria duten adierazpen triunfalisten gainean eraikia izan da. Ez alperrik, Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik proiektua “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen 2013ko  legegintzaldiaren hasieran, eta Eneko Goia alkateak berak ere  berriki adierazi duenez “zalantzak ditut inbertsio honen kostua justifikatuta ote dagoen”. Horrek erakusten  du afera honetan azpiegitura-lan handi bat eraikitzeko interesak agintzen duela,  horren  beharrizana serioski auzitan badago ere; halaber,  aintzat hartu gabe utzi nahi dira bai Metroaren eraikuntzak udalearrian eragingo lituzkeen kalte larriak –besteak veste hirigintza alorrean eta DBus-en zerbitzuetan–,  bai gastu sozialen kaltetan dakarren baliabide publikoen xahuketa,  baita egungo garraio publikoko sare osoa hobetze aldera Topoaren eta  hiriko autobús línea nagusien arteko osagarritasuna lantzeko proposatu diren alternativa eraginkorragoak eta kostu ekonomiko arras txikiagokoak ere.

    Horidenagatik, gure hirian alperrikako eta  inposaturiko Metroaren egitasmo arranditsu hori geldi dezaten exijitzeko, datorren ostiralean Kursaalaren aurrean egingo den  elkarretaratzera biltzeko dei egitendugu. Bestalde, asteazkenero San Martingo azokan arratsaldeko 17’30tik 18’00tara egiten ditugun elkarretaratzeen deialdia gogoratzen dugu.

     

19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
apirila
apirila
apirila