Etiketa honen artxiboa: GUNE

Kutxabank: borroka ez da amaitu


Kutxabank Euskal Kutxen bankarizazio eta pribatizazio prozesua egundoko iruzurra da, EAJk, PPk eta PSEek erabaki eta antolatua; hau aurrera ateratzeko gezurra, engainua, datuen eta errealitatearen faltsutzea erabili dira, Aurrezki Kutxetan jasota dauden aurrezkien harrapaketa sinesgarri egite aldera.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

GUNEk pobrezia eta prekarietatearen aurkako elkarretaratzea egin du


Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira GUNE plataformak – STEE-EILAS tarteko- elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. GUNE osatzen duten sindikatu eta jendarte mugimenduek  bere aldarriak jakitera eman diote Eusko Jaurlaritzari, beste behin Gutxieneko soldata zeharo hobetzea, ekiditeko lanean dagoen edonor pobrea izan dadin. Langabezia-prestazio duina, enplegurik aurkitzen ez den bitartean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

TTIP-ari EZ!, Euskal Herrian ere bai


TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia Gune Plataformak urriaren 10ean ekitaldi hauek antolatu ditu: Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat. Ondoren, Arriaga plazan Merkatu Gardena ospatuko da. Iruñean sentsibilizazio eguna izango da, gai hauen inguruan. LEHIA HAU IRABAZ DEZAKEGU! […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Grebalariak aske!


:: Kategoriak: Berriak, Jendarte mugimenduak

Azken txanpan gaude. Muntaia polizial hau salatzeko eta epaituko dituzten grebalariekiko elkartasuna erakusteko azken ahalegina egin behar dugu. Asteazkeneko eta osteguneko mobilizazioetan parte hartzeko deialdi berezia egiten dizuegu. Asteazkenean (irailak 11) eta ostegunean (irailak 12), 9:30etatik 14:30ak arte Buenos Aires kalean. MANIFESTAZIOA DEUSTUN Asteazkenean (irailak 11), 19:30ean, San Pedro plazatik abiatuta.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

GUNE:Pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioak


:: Kategoriak: Berriak

Pentsioen erreforma berri baten mehatxu pean gaude. Eraso berri honek badu izena: jasangarritasun
faktorea. Espainiako gobernua burutzen ari den eraso sakon baten aurrean gaude, zeinak gizarte eta
politika mailan ezarpen bikoitza ekarriko digun. Jasangarritasun faktoreak pentsio sistemaren babes
maila nabarmenki kaltetuko duen prozedura egoki

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

MAIATZAK 1: Langileen Nazioarteko eguna


:: Kategoriak: EAE, Nafarroa

Aurten Maiatzaren Lehenerako 4 hiriburuetan manifestazioetan parte hartzeko dei egitea erabaki dugu, horietan GUNEn dauden erakunde sozial eta sindikatu batzuekin adostu dugu pankarta eta amaierako ekitaldia partekatzea.

Honekin batera gure kartela doakizu, non lau hiriburuetako manifestazioen lekuak eta orduak zehazten diren.

Maiatza beroa datorkigu, hor dugu, besteak beste:

Hezkuntza arloko erronkak: LOMCEren kontra eta murrizketen aurrean gure hezkuntza sistema propio, publiko, laiko, integrala… babesteko gauzatuko ditugun mobilizazioak alde batetik, eta bestetik negoziazio kolektiboan dauden zailtasunak sahiestekoak

Nafarroako eta EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorretako mobilizazioak

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter